(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako suhiltzaileek 242 irteera egin dituzte udan, 74’5 hektarea erre dituzten suteak itzaltzeko osteguna, 2008.eko urriak 2

Aurtengo udako suteetan erre den azalera iazkoa baino %86 txikiagoa izan da


Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) suhiltzaile zerbitzuek 242 irteera egin dituzte, ekainaren 1etik irailaren 30era bitarte, 74’5 hektarea erre dituzten suteak itzaltzeko.


Hain zuzen ere, 84 esku-hartze nekazaritzako lursailetan egin dituzte, eta 157, berriz, baso lursailetan. Beste esku-hartze bat Nafarroatik kanpo egin dute. Gainera, esku-hartzerik gabeko 166 irteera egin dituzte.


Suteetan erre den azalerari dagokionez, honela banatu da: 42,20 hektarea, nekazaritzako lursailetan; eta 32,30 hektarea, baso lursailetan. Baso lursailei dagokienez, zehazki, 30 hektarea zuhaitzik gabeko lursailetan erre dira, eta 2,30 hektarea, berriz, zuhaiztietan.


Iazko udarekin alderatuz gero, aurtengoa askoz hobea izan da. Iaz, esaterako, suhiltzaileek 326 irteera egin zituzten, eta aurten, esan dugun moduan, 242 irteera egin dituzte. Suteetan erre den azalerari dagokionez, berriz, 2007ko udan 534,60 hektarea erre ziren, eta aurten, aldiz, 74,5 hektarea erre dira. Horrela bada, aurtengo udako suteetan erre den azalera iazkoa baino %86 txikiagoa izan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa