(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2012rako Antolaketa Batzordearen osaera aldatu da

astelehena, 2008.eko urriak 6

Nafarroako Gobernuak 2012rako Antolaketa Batzordearen osaera aldatzea erabaki du. Aipatu batzordea sortu zen Navas de Tolosako batailako zortzigarren mendeurrena eta Nafarroa konkistatu zuteneko bosgarren mendeurrena ospatzeko jarduerak definitu eta koordinatzeko xedez.


Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egitura aldatu izan denez, ezinbestekoa da orain 2012rako Antolaketa Batzordearen osaera aldatzea. Halaber, Kulturako ministroa sartu izan da kide gisa, izan ere, hark berak batzordekidea izan nahi zuela adierazi izan baitu.


Horrela bada, 2012rako Antolaketa Batzordeak Nafarroako Presidentea buru izanen du edo hark izendatutako ordezkoa. Kideak, berriz, ondoko hauek izanen dira: Kulturako ministroak edo hark izendatutako ordezkoa; Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria edo hark izendatzen duena; Hezkuntza kontseilaria edo hark izendatzen duena; Kultura zuzendari nagusia; Turismo zuzendari nagusia; Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia; Komunikazio zuzendari nagusia; Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia; Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen zuzendari nagusia; Iruñeko alkatesak edo hark izendatzen duena; Donapaleuko alkatea, Nafarroa Behereko udalerrien izenean, edo hark izendatzen duena; Iruñeko artzapezpikua edo hark izendatzen duena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat; Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari bat; Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ordezkari bat; eta Batzordeak landuko dituen gaietako eremu historiko, kultural eta geografikoetan adituak diren izen handiko bost pertsona, batzordeburuak izendatuak. Idazkaria Nafarroako Gobernuko Presidentearen aholkulari bat izanen da hark izendatua.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa