(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurrekontu Itunaren Jarraipen Batzordeak 2009ko aurrekontuen zirriborroa aztertu du asteazkena, 2008.eko urriak 8

Nafarroako Gobernuaren (UPN eta CDN) eta PSN-PSOEren arteko Aurrekontu Itunaren Jarraipen Batzordeak bilera egin du, gaur goizean, 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako itunaren betetze maila eta 2009ko aurrekontuen zirriborroa aztertzeko.


Bileraren irudia

Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Bilera Nafarroako Jauregian egin dute, eta Nafarroako Gobernuko ordezkari hauek bildu dira bertara: Miguel Sanz Sesma presidentea; Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea; Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea; Alberto Catalán Higueras kontseilaria; eta Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea kontseilaria. Carlos García Adanero UPN alderdiko Nafarroako Parlamentuko eledunak ere parte hartu du bileran. PSN-PSOE alderdiari dagokionez, berriz, honako hauek bildu dira bilerara: Roberto Jiménez idazkari nagusia; Samuel Caro Parlamentuko taldeko eleduna; Juan José Lizarbe Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordeko eleduna; eta Anai Astiz PSN-PSOEko zuzendaritzako Ekonomia Gaien arduraduna.


Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak balioespen positiboa egin du bileraren gainean, eta adierazi du Alderdi Sozialistari jakinarazi diotela itundu zituzten aurrekontu sailen betetze maila %95ekoa izan dela.


Álvaro Mirandaren ustez, konpromisoak bete izana baliagarria da 2009ko aurrekontuen gainean akordioa erdiesteko oinarriak ezartzeko, gehienezko gastua 4.161 milioi eurokoa izanen dela kontuan hartuta, betiere (Nafarroako Gobernuak muga hori ezarri du). Nolanahi ere, gastua handitzeko aukerarik badagoela gaineratu du, Zerga eta Ekonomia Politikako Kontseiluaren bileran (gaur arratsaldean, Madrilen) zor ahalmena handitzeko edo aurrekontua beste bideren batetik kapitalizatzeko aukera ematen badute.


Zentzu horretan, 2009ko aurrekontuen helburuak konpromiso sozialari eustea eta ekonomia suspertzea izanen direla errepikatu du.


Samuel Caro PSN-PSOEko eledunari dagokionez, balioespen positiboa egin du 2008ko itunaren gainean, eta 2009ko aurrekontuak aztertzen hasi daitezkeela adierazi du. Carok azpimarratu duenez, Gobernua prest dago Alderdi Sozialistak oinarrizkotzat jotzen dituen ildoak kontuan hartzeko (enplegu plana, oinarrizko gizarte zerbitzuak, hezkuntzaren sustapena eta 2012ko azpiegituren plana gauzatzea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa