(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak eta Oteitzako Udalak hitzarmena izenpetu dute, "San Salvador" Ikastetxe Publikoa handitzeko asteazkena, 2008.eko urriak 8

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak eta José Ángel Bermejo Oteitzako alkateak hitzarmena izenpetu dute, Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Salvador" Ikastetxe Publikoa handitzeko baldintzak eta lankidetza konpromisoak zehazteko.


Hitzarmenari jarraiki, Hezkuntza Departamentuak 470.212 euroko ekarpena eginen du, honela banatuta: 158.043 euro, 2008ko aurrekontuetatik; eta 312.169 euro, 2009ko aurrekontuetatik.


Ikastetxea handitzeko beharrak


Oteitzako "San Salvador" ikastetxeak gero eta ikasle gehiago ditu, eta ondorioz, taldeak banatzeko ikasgela gehiago behar dituzte. Gainera, ekipamendu gune gehiago behar dituzte, eta ikastetxeko zuzendaritzak beste gune batzuk egokitu nahi ditu. Hori guztia kontuan hartuta, beharrezkoa da ikastetxea handitzea.


Gainera, Oteitzako Udalak, Hezkuntza Departamentuaren adostasunarekin eta onespenarekin, 0-3 urteko haurrentzako ikastetxea egin nahi du, Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Salvador" Ikastetxe Publikoan bertan (gurasoei seme-alabak utzi eta jasotzeko erraztasunak ematearren).


Helburu horiek kontuan hartuta eta eraikuntza programa integral batean behar bezala bateratzen saiatuz, Oteitzako Udalak proiektu arkitektoniko bat esleitu zuen, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0-3 urte) ikastetxea eraiki eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea handitzeko, Hezkuntza Departamentuko teknikarien orientabide eta gidalerroen arabera.


Proiektuari jarraiki, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko eraikina eginen dute (hiru unitate), eta ikastetxea handituko dute. Ikastetxe berriak honako ekipamendu gune hauek izanen ditu, gutxienez: 2 ikasgela arrunt (40 m2 bakoitzak), psikomotrizitate gela (40 m2), banaketa gela (40 m2), ikasleentzako bainugela gunea, eta irakasleentzako bainugela.


Oteitzako Udalak diru laguntza jasoko du ikastetxea handitzeko, baina 0-3 urteko ikastetxea berak ordaindu beharko du. Hain zuzen ere, eraikin berria eskolako patioan eraikiko dute, gaur egun kirol pista dagoen lekuan, eta eraikinaren teilatupean kirol pista berria eginen dute.


José Ángel Bermejo alkateak, Carlos Pérez-Nievasen bisita aprobetxatuz, Miguel Aramendia Garziaren "Oteiza, apuntes de etnología y etnografía para una pequeña historia local" liburua oparitu dio kontseilariari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa