(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artaxoako San Saturnino eliza urbanizatzeko lanetan uraska bat aurkitu dute osteguna, 2008.eko urriak 9

Nafarroako Gobernua zenbait lan egiten ari da Artaxoako San Saturnino elizan (azkeneko urteetan 3 milioi eurotik gorako inbertsioa egin dute), eta elizaren iparraldean 7x4x3 metroko uraska bat aurkitu dute.


Uraska San Saturnino elizan aurkitu da

Uraska San Saturnino elizan aurkitu da. ( irudia handitu )

Lehendik era bazekiten San Saturnino elizaren iparraldean kripta bat zegoela eta noizbait indusketak egin zituztela. Orain, berriz, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak gainazaleko lur geruza kendu du urbanizazio lanak egiteko (arkeologo bat gainbegirale lanetan aritu da), eta uraska aurkitu dute.


Piezaren goiko zatia falta da, baina jatorrian izanen zituen bi gurutze gangetako laukizuzen formako ebakidurako arkuetako erlaitzak oraindik ere ikusten dira. Hormetako junturak kareorez itxita daude, eta uraskako sarrera bateko bi harmaila ikusten dira. Bestalde, eliza gotikoaren barruan eliza erromaniko baten zimenduak aurkitu zituzten, eta baliteke uraska eliza erromanikoa baino geroagokoa izatea; izan ere, uraska eliza gotikoaren iparraldeko ateladaren aurrean dago, eta gaineko hilobiak uraska baino geroagokoak eta eliza gotikoa baino lehenagokoak dira. Baliteke, gainera, uraskaren goialdea eliza erromanikoaren zimenduak aurkitu zituztenean moztu izatea. Bestalde, uraska obra hondakinez beteta dago, eta horrek baieztatu egiten du noizbait indusketak egin zituztela.


Nafarroako Gobernua Artaxoako San Saturnino eliza zaharberritzeko lanak amaitzen ari da, eta hala, Juan Ramón Corpas Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria eta Departamentuko zuzendari nagusiak eta teknikariak lanak ikustera joan ziren udan.


Gaur egun, zehazki, eliza ingurua urbanizatzen eta argiztapena berritzen ari dira, 698.579,47 bat euroko aurrekontuarekin.


Bestalde, Artaxoako Harresian arkeologia lanak egiten ari dira. Hain zuzen ere, Nafarroako Ondare Historikoa Mantentzeko Fundazioak Harresi barnean arkeologia lan batzuk egiteko eskaria egin zuen, 49.322,62 euroko aurrekontuarekin. Lanak 2007ko azarotik 2008ko otsailera bitarte egin zituzten, eta eskuratutako informazioaren gainean egin dituzten lehen azterketen arabera, erromatarren garaiko kokagune bat egon zen bertan, K.a. I. eta K.o. II. mendeen artean. Kokaguneko eraikinak egonkorrak ziren, eta muinoko baldintza orografikoetara egokituta zeuden. Era berean, erromatarren Behe Inperioko, Behe Antzinaroko eta Goi Erdi Aroko geruza eta egitura arkeologikorik ez dagoela ohartu dira, eta horrek esan nahi du eremu hori utzita egon zela Erdi Aroko erdialdeko mendeetara arte. Orduan, berriro eremua erabiltzen hasi ziren, batik bat irizpide estrategikoak tarteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa