(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erribera osoan mahatsa biltzen ari dira osteguna, 2008.eko urriak 9

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren (EVENA) asteroko txostenaren arabera, Erribera osoan mahatsa biltzen ari dira (Erribera Garaian zein Behean). EVENAk adierazi duenez, mahatsa osasun egoera onean dago, eta azkeneko astean behar bezala ari da heltzen. Nolanahi ere, Erribera Garaiko mahasti batzuetan bilketa oraindik ez da hasi, garraztasun parametroak hobetu zain daudelako.


Lizarrerriari dagokionez, mahatsa 2007an baino hamar egun geroago datorrela adierazi du EVENAk, eta garraztasun parametroen bilakaerari adi egotea komeni da. Mahatsa behar bezala ari da heltzen, eta aurreikusitako gradu kopurua nabarmen ari da igotzen.


Izarbeibar inguruko mahatsa ere behar bezala ari da heltzen, eta aurreikusitako gradu kopurua nabarmen ari da igotzen. Mahatsa 2007an baino hamar egun geroago dator, eta osasun egoera onean dago.


Mendi Beheran mahatsa osasun egoera onean dago eta behar bezala ari da heltzen. Aurreikusitako gradu kopurua igotzen ari da, eta mahatsa 2007an baino zortzi-hamar egun geroago dator. EVENAk adierazi duenez, guztizko garraztasunaren bilakaerari adi egotea eta paraje eta herri jakin batzuetako mahatsa bakarrik biltzea komeni da.


Azkenik, "Errioxa" Jatorrizko Deituraren babespean dagoen eremuari dagokionez, mahatsa osasun egoera onean dago eta behar bezala ari da heltzen. Kasu honetan ere, eremu osoan ari dira mahatsa biltzen.

Dokumentazioa:
Baja Montaña
D.O.C Rioja
Ribera alta
Ribera baja
Tierra Estella
Valdizarbe

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa