Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak omenaldia egin dio Carlos Chivite Cornago cintruenigoarrari, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Chivite senataria eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia zen, eta martxoaren 31n hil zen. Lehenago, Kongresuko diputatu eta Cintruénigoko alkate izan zen, besteak beste.
Ezkerretik eskuinera, Francisco Javier Rojo García, Isabel Cordón, Sanz Presidentea eta Joaquín Chivite.
(
irudia handitu
)
Honako hauek izan dira ekitaldiko buru: Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, Francisco Javier Rojo García Senatuko presidentea, Adolfo Navascués Navascués Cintruénigoko alkatea, eta Roberto Jiménez Alli PSNko idazkari nagusi berria.
Ekitaldira Foru Komunitateko agintari nagusiak, Senatuko ordezkariak, eta Chiviteren ahaide, lagun, eta militantziako kideak bildu dira, eta hasteko, Roberto Jiménez eta Adolfo Navascués mintzatu dira. Ondoren, berriz, Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Francisco Javier Rojok hitz egin dute, eta oroimenezko plaka bat eman diete Isabel Cordóni (alarguna) eta Lorena eta Leyreri Chiviteri (alabak). Plakan honako hau dago idatzita: "Acto de homenaje institucional a D. Carlos Chivite Cornago, Senador del Reino y Diputado al Congreso por Navarra. Alcalde y Concejal del Ayuntamiento de Cintruénigo y Secretario General del Partido Socialista de Navarra" (Erakundeen omenaldia Carlos Chivite Cornagori. Erresumako senataria eta Kongresuko diputatua. Cintruénigoko Udaleko alkate eta zinegotzia eta Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia). Ondoren, Lorena Chivitek eskerrak eman ditu, familia osoaren izenean.
Gainera, Bertiz Laukoteak musika emankizuna eskainiko du. Taldeko kideak Álvaro Santiago (1. biolina), Oihana Etxebarria (2. biolina), Isabel Vergara (biola) eta Marta Tobes (txeloa) dira, hain zuzen, eta María Theresa von Paradisen "Siciliana" eta Enrique Granadosen "Danza Española nº 5" jo dituzte.
Sanz Presidentea, Carlos Chiviteren familiarekin eta autoritateekin.
(
irudia handitu
)
Fco. Javier Rojo Chiviteren familia plaka jasotzen