(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da 2008ko Gazteriaren Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea asteazkena, 2008.eko urriak 15

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren bidez (NGI), 2008ko Gazteriaren Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du. Foru Komunitateko gazteek gizartean parte-hartze handiagoa, mugitzeko aukera gehiago, autonomia handiagoa, eta bizi-kalitate hobea izateko lan egiten duten pertsona (gazte zein heldu), talde, elkarte edo erakundeei esker ona adieraztea xede duten sariak dira, hain zuzen.


Lau sari mota emanen dituzte:


-Gaztearen Saria: Nafarroako gazte bati edo biri emanen dieten saria, gizarte modernoek berezkoak dituzten balioekin lotutako ibilbide pertsonala izateagatik (elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, nazioarteko mugikortasuna, edo bizimodu osasungarria) eta Foru Komunitateko gazteentzako eredu izateagatik.


-Gizarteko Parte-hartzearen Saria: Nafarroan aitortuta eta legez izena emanda dagoen talde edo elkarte bati emanen dioten saria, gazteentzako ekintzen bultzatzaile izateagatik, jarduera maila handia izateagatik, eta gazteek Nafarroako politikaren, gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren garapenean modu eraginkorrean parte hartu dezaten bermatzeagatik.


-Erakunde edo Entitateetarako Saria: Nortasun juridikoa duten eta Nafarroan helbideratuta dauden erakunde, entitate (publiko zein pribatu) edo toki entitate bati emanen dioten saria, gazteen alde lan egiteagatik, eta gazteen parte-hartzea (gizartean), autonomia eta bizi-kalitatea sustatzegatik (nafar gazteekin lan egiten badute, edo lehentasuna nafar gazteek badute).


-Aipamen berezia: NGIk aipamen berezi bat eman ahal izanen du, gazteengan eragina duten garrantzizko ekintzengatik.


Irabazleek irudi bat (gizartearen esker onaren ikur dena), diploma bat, eta sari ekonomiko bat (espezietan edo dirutan) jasoko dituzte. Sari ekonomikoa euren jarduna indartzeko esku-hartzeetarako izanen da (saria irabaz dezaten eragin duen arrazoia indartzeko esku-hartzeetarako).


Hautagaitzak 18 urtetik gorako pertsona orok proposatu ditzake, nork bere izenean edo legez osatutako entitateetako ordezkari gisa. Pertsona edo entitate bakoitzak hautagai bana proposatu ahal izanen du sari bakoitzerako. Gainera, hautagai bakoitza kategoria baterako edo bi kategoriatarako proposatu daiteke.


Proposamenak egiteko NGIko webgunean (www.juventud.navarra.es) dagoen inprimakia bete beharko da, eta gainera, merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko da, behar bezala bete ondoren. Proposamena egin duenak argi eta argi adierazi beharko du nor den, eta baldintzak bete beharko ditu. Proposatutako pertsonaren merezimenduak egiaztatzeko berariazko datuak, prentsako ebakinak, curriculum vitaea edo bestelakoak erabili ahal izanen dira. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Proposamenak NGIra bidali beharko dira (Arrieta kalea, 25. zenbakia, 31002-Iruñea. Fax zenbakia: 848 423 628. Posta elektronikoko helbidea: inj@navarra.es).


Informazio guztia eta proposamenak egiteko ereduak www.juventud.navarra.es webgunean edo 902 230 400 telefono zenbakian ("Esadazu, Gazteen Telefonoa") eskuratu daitezke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa