(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Argentinako Rosario eta Mendoza hirietara joanen da asteazkena, 2008.eko urriak 15

Bidaiaren baitan, harreman ofizialak eginen ditu, Nafarroako Gobernuaren giza laguntza jasotzen duten ospitale eta laguntza zentroak bisitatuko ditu, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurreneko ekitaldietan parte hartuko du (Rosarion), eta 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako finaletara joanen da (Rosarion Foru Komunitateko funts publikoekin eraiki zuten "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan jokatuko dituzte).


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Argentinara joanen da, gaur arratsaldean, bidaia ofizialean. Bertan, Rosario eta Mendoza hirietara joanen da, eta harreman ofizialak eginen ditu, bi hirietako Nafarroako Etxeak bisitatuko ditu, eta Nafarroaren laguntza jasotzen duten ospitale eta laguntza zentroak bisitatuko ditu. Gainera, 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako finaletara joanen da, beste jarduera batzuen artean. Sanz presidentea bihartik (urriaren 16a) datorren asteazkenera arte (urriaren 22a) egonen da Argentinan, Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariarekin batera.

Rosarion, Sanz presidenteak Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanen dio Sandalio Monreal Suberviolari, 17 urtez Rosarioko Nafarroako Etxeko presidente izan zenari. Gainera, Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrena gogora ekartzeko erakusketa zabalduko dute eta kontzertu bat eskainiko dute (iruindar biolinistaren lanak joko dituzte):


Urriaren 18an eta 19an, Sanz presidentea 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako (36 metroko frontoia) finalak ikustera joanen da, "Nafarroako Erresuma" pilotalekura. Instalazioa Funesen eraiki zuten, Rosariotik 15 kilometrora, Foru Komunitateko funtsekin, eta haren titularra Rosarioko Nafarroako Etxea da. Txapelketan 9 herrialdek parte hartuko dute (Argentina, Espainia, Frantzia, Mexiko, Dominikar Errepublika, Kuba, Venezuela, Ekuador eta Txilek), eta Estatuko ordezkaritzari dagokionez, Nafarroako hamabi pilotari izanen ditu (6, esku pilotakoak; 4, pala motzekoak; eta 2, larruzko paletakoak). Altsasu, Uharte, Irurtzun eta Iruñeko taldeetako pilotariak dira, hain zuzen.


Bestalde, Miguel Sanzek bilera ofiziala eginen du Hermes Binner Santa Fe Probintziako gobernadorearekin, eta Nafarroako Gobernuaren eta Argentinako erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, Argentinako sendagileak Foru Komunitatean espezializatu daitezen bultzatzeko. Miguel Lifschitz Rosarioko alkatearekin ere bilduko da Sanz, eta Clemente Álvarez Larrialdietarako Ospitalea bisitatuko du, Nafarroako Gobernuaren izenean hainbat tresna mediko emateko.


Mendozan, bertako Nafarroako Etxearen 25. urtemugako ekitaldietan parte hartuko du Miguel Sanzek eta La Navarra taldeko Belasco de Baquedano upategiaren inauguraziora bilduko da. Gainera, Nafarroako Gobernuaren giza laguntza jasotzen duen Don Orione Etxeko artapen zentroa bisitatuko du, eta harreman ofizialak eginen ditu probintziako eta hiriko agintariekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa