(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteburu honetan ingurumen boluntarioentzako jardunaldiak eginen dituzte Erriberrin eta Martzillan osteguna, 2008.eko urriak 16

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren bidez (CRANA), ingurumen boluntarioentzako bi jardunaldi antolatu ditu asteburu honetarako, Erriberrin eta Martzillan. Jardunaldiak Nafarroako ibai eta erreketako ingurumen boluntarioen programaren esparruan antolatu dituzte, La Caixaren eta Ingurumen Ministerioaren babesa duen programaren esparruan.


Hala, urriaren 19an, igandean, Martzillan, Aragoi ibaian dauden saguzar kutxak ikuskatuko dituzte ingurumen boluntarioek. Hitzordua herriko plazan egin dute, 10:00etan, eta eskuragarri dauden kutxak eta kokalekuak ikuskatzen arituko dira 3-4 orduz. Boluntarioekin batera Juan Tomás Alcalde (biologoa eta saguzarretan aditua) arituko da kiropteroak identifikatzen, eta ondoren, eguerdian, ibaiertzean bazkalduko dute. Jarduera Martzillako "Alnus" talde ekologistarekin elkarlanean antolatu dute. Informazioa eskuratu edo izena eman nahi dutenek mezu bat bidal dezakete ialfaro@basartea.com helbidera.


Egun berean, Erriberrin, Cidacos ibaiko ertzak garbitzeko jardunaldia eginen dute, Udalarekin elkarlanean. Hitzordua "Las Fuenticas"-en egin dute, 9:30ean, eta jardunaldiaren amaieran boluntarioen bazkaria eginen dute. Gainera, Cidacos ibaiari buruzko argazki lehiaketa ere hasiko da datorren igandean. Argazkiak paperean edo euskarri digitalean aurkeztu daitezke, eta hiru sari emanen dituzte (argazkigintzako materiala). Hautatutako argazkiekin, bestalde, erakusketa bat eginen dute. Argazkiak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da. Jardunaldian izena eman edo argazkiak aurkeztu nahi dituztenek udaletxera joan beharko dute. Bestela, 948 740 175 telefono zenbakira deitu edo olite@animsa.es helbidera idatzi dezakete.


Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak Nafarroako Uraren Foroa koordinatzen du, Uraren Esparru Zuzentarauak uraren egoera ekologikoari dagokionez ezarri zituen helburuak betetzeko. Gainera, helburu hori erdiesteko, Ibaiak eta Errekak Lehengoratzeko Plan Nazionalak (Ingurumen Ministerioa) oinarrizko tresnatzat jotzen du herritarren parte-hartze aktiboa (Nafarroako ibai eta erreketako ingurumen boluntarioen programaren bidez).


Programa iaz abiatu zuten, eta honako jarduera hauek egin zituzten: Arga eta Bidasoa ibaien garbiketa ingurumen boluntarioekin, Aragoi ibaiaren azpiarroari eta europar bisoiari buruzko hitzaldiak, eta ingurumen boluntarioei buruzko ikastaroa.


Aurtengo jarduerei dagokienez, joan den astean hasi ziren. Hain zuzen ere, Arga ibaia Uharte, Atarrabia eta Burlatan garbitzeko jardunaldia egin zuten joan den astean, eta bertan, hogei bat boluntariok 200 kilo hondakin baino gehiago bildu zituzten. Datorren asteburuan (urriaren 25a eta 26a), berriz, Bidasoa arroan eta Cintruénigon eginen dituzte boluntarioentzako jardunaldiak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa