Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Dirulaguntza bat eman zaio Orfeo Fundazioari “Intercentros” izeneko Interpretazio Lehiaketa Nazionala antolatu dezan haren fase autonomikoan
astelehena, 2008.eko urriak 20Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Hezkuntza Departamentuari 800 euroko dirulaguntza eman diezaion Orfeo Fundazioari “Intercentros” izeneko Interpretazio Lehiaketa Nazionala fase autonomikoan antolatzeko xedez.
Aipatu dirulaguntzaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Nafarroako zentroetan diharduten musikako promesa gazteekin kolaboratu nahi du nazio mailako nahiz nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten beren karrera profesionala sustatzeko xedez.
Orfeo Fundazioa irabazteko asmorik gabeko kultur fundazioa da eta bere helburua da, besteak beste, musika klasikoaren ezagutza hedatzea Espainian eta, bereziki, musikari gazteak sustatzea. Bere jarduera nagusietako bat “Intercentros” Interpretazio Lehiaketa Nazionala, jadanik hainbat edizio egin dituena. Aipatu lehiaketa aurreko fase bat dauka Fundazioarekin kolaboratzen duten Komunitate Autonomoetan egiten dena.