Castellano | Euskara | Français | English
Aldazko hondakin urak tratatzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratu du gaur Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzapen ondorioetarako. Aurrekontua 445.8643 eurokoa da eta saneamendu kanonaren bidez finantzatuko da. Aipatu kanona Toki Administrazioari atxikituta dagoen Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (NILSA) sozietate publikoak kudeatzen du.
Gaur, María Kutz Peironcely, Osasun kontseilariak, José Carlos Garde, Osasunbide – Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta Javier Sada, Arreta Espezializatuko zuzendariak prentsaurrekoan adierazi dute, Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuak itxarote zerrendak murriztea lortu duela, biztanleria eta laguntza eskaerak hazi egin diren arren.
Nafarroako Gobernuak 2004ko uztaileko Foruzaingoaren Erregelamendua aldatu du, 2007ko Nafarroako Polizien Foru Legearekin bat etor dadin. Foru Lege baten garapenaren Erregelamendua denez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kontseiluari bidali zion testua, eta hark onartu egin du.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Hezkuntza Departamentuari 800 euroko dirulaguntza eman diezaion Orfeo Fundazioari “Intercentros” izeneko Interpretazio Lehiaketa Nazionala fase autonomikoan antolatzeko xedez.
Egitasmoaren barnean, Erratzuko errepidearekiko elkargunea hobetzeko biribilgune bat eraikitzea aurreikusi dute; eta egitasmoak, orotara, 1,1 milioi euroko aurrekontua izanen du
Txapelketan parte hartu duen Espainiako selekzioan 12 pilotari nafar izan dira guztira, lehiaketako lau modalitateetan urrezko domina eskuratu dutelarik. Rosarioko Nafarroako Zentroaren titulartasunpekoa den Reyno de Navarra frontoian ospatu da txapelketa
Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta lehen presidente orde Javier Caballero Martínez buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak ezagutu nahi izanez gero, ondoko dokumentazioa kontsultatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide berriak izendatu ditu gaur, aipatu kontseilua arautzen duen uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearekin bat etorriz.