(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko urtarriletik abuztura bitarte, 700.013 bisitarik eman dute gaua Nafarroan, 2007an baino %0,82 gehiagok asteartea, 2008.eko urriak 21

2008ko urtarriletik abuztura birtarte, 700.013 pertsonak eman dute gaua Foru Erkidegoan. Kopurua 2007koa baino %0,82 handiagoa da, eta nazioko batez bestekoa baino handiagoa, azken hori %0,38 hazi da-eta iazkoarekin alderatuta.


Epe horretan, nafar ostatuetan 1.573.643 gau-emate izan ziren, iaz baino %1,59 gehiago. Bidaiarien %77 espainiar erkidegoren batetik etorri ziren Nafarroara, eta %23, atzerritik.


Ostatu motei dagokienez, Foru Erkidegoa bisitatu zuten gehienek hoteletan hartu zuten ostatu (%59,2k), bisitarien %20,4k ostatuak eta pentsioak aukeratu zituzten, %10,9k kanpina, %7k landetxeak eta %2,6k apartamentuak alokatu zituzten.


Nafarroan izan ziren turisten jatorriei dagokienez, abuztura arte, Euskal Autonomia Erkidegotik etorritako turismoa izan zen garrantzitsuena sektorearentzat (eskaera osoaren %15,5); bigarren tokian madrildarrak ditugu (%12,5), hirugarrenean, katalanak (%12,3) eta laugarrenean, nafarrak (%10,4). Europatik etorritako atzerritar turistak, berriz, %16,1 izan ziren; eta gainerako espainiar erkidegokoak %27,1.


Nafar eta madrildar turismoa dira jarrera onena dutenak, hazten ari baitira. Madrilgo Erkidegotik gero eta turista gehiago iristen dira (2007an baino %4,76 gehiago), eta barne turismoa %5,71 hazi da. Euskal merkatua eta katalana, ordea, beste muturrean daude: jatorri haietako turista kopurua jaitsi egin da. Euskal turistak 2007an baino %3,38 gutxiago izan dira, eta katalanak %7,45 gutxiago.


Turismo Ikerketen Institutuak egindako Frontur ikerketaren datuek diote aurten Nafarroara 151.144 atzerritar bisitari etorri direla (turistak eta ibiltariak). Kopuru hau 2007koa baino %9,8 handiagoa da, eta horri esker, Foru Erkidegoa Espainiako laugarren norako bihurtu da, urtetik urterako aldaketari dagokionez, Aragoi, Murtzia eta Asturiasen atzetik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa