Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osasun sistemaren iraunkortasuna izan da "Gosari osasuntsuak" jardunaldiko gai nagusia.
Kutz kontseilaria. Bere ezkerrean, Miranda kontseilaria, Julio Polés eta Félix Pradas. Bere eskuinean, Alberto Infante.
(
irudia handitu
)
Bere hitzaldian, Kutz kontseilariak azpimarratu du ezinbestekoa dela osasunaren arloan adostasuna izatea. Adierazi du hori ezin dela "arma politiko moduan erabili", eta berak Nafarroako osasunaren kalitatea nabarmendu nahi duela. Nafarroako osasun arloak, besteak beste, honako ezaugarri hauek dituela azaldu du: hainbat ospitalek elkarren osagarri izateko duten joera, laguntzarako unitate mugikorren sistema, gaixoak etxean zaintzea eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoan zentralizatuta dagoen transplanteen sistema.
Etorkizunari begirako erronkak, beraz, kontseilariaren arabera, hauexek dira: herritarrak zahartzen ari dira, eta horri aurre egin behar zaio; zerbitzu berriak ezarri behar dira; eta osasunaren arloko teknologia berriak aplikatzen jarraitzea behar-beharrezkoa da. Halaber, adierazi du herritarren artean "osasun kontzientzia" zabaltzeko premia dagoela. Hartara, herritarrak eurak izango dira beren osasunaz arduratuko direnak; esate baterako, bizi-ohitura osasungarriak izanda.
Bestalde, Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko bigarren presidenteorde eta kontseilariak osasunaren garrantzia azpimarratu du lehentasunezko arlo gisa; izan ere, bere aburuz, horixe da "lehen eskubide publikoa". Iraunkortasun ekonomikoari dagokionez, kontseilariak nabarmendu du, azken lau urteotako ibilbidearen ondoren, Foru Komunitatean osasunaren arlorako bideratu den aurrekontua lehen halako hiru dela orain, "nafar guztien ahaleginari esker". Era berean, azpimarratu du "epe luzerako politikak" finkatu behar direla, osasunaren "argazki egonkorra" eratu ahal izateko. "Kostuen aurrezkia baino gehiago", zehaztu du kontseilariak, "gastua hobeto amortizatzea da helburua, eta ondorioz, aurreztutako guztia zerbitzu hobeetan inbertitzea".