(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan administrazio elektronikoa ezartzeko Foru Legeari buruzko argitalpena aurkeztu dute asteazkena, 2008.eko urriak 22

Nafarroako Gobernuak, Administrazio Publikorako Nafar Institutuaren (APNI) bitartez, "Administrazio elektronikoa Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioan. Apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeari buruzko iruzkinak" izeneko argitalpena argitaratu du. Argitalpenaren helburua irakurleari, modu erraz eta zehatzean, Nafarroan administrazio elektronikoa ezartzeko Foru Legearen berri ematea eta hura azaltzea da.


Liburua Nafarroako Gobernuko Pro Libertate sailekoa da eta gaur aurkeztu dute Javier Caballero Martínezek, Lehen Presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, eta Juan Cruz Alli Arangurenek eta Francisco Javier Enériz Olaecheak, lanaren zuzendariek.


Alli eta Enérizekin batera, egitasmoan parte hartu dute, egile lanetan, beste bost unibertsitateko irakaslek eta funtzionariok: José Francisco Alenza García, Juan Luis Beltrán Aguirre, José Antonio Razquin Lizarraga, Tomás Rodríguez Garraza eta Francisco Javier Sanz Larruga.


Legeari buruzko iruzkinak ez dira arauz arau egin, ikuspegi zabalagotik baizik; hala bada, liburuak bederatzi kapitulu ditu. Lehenengoak, administrazio elektronikorako erreferentzia den gizarte eta lege eremua zein den adierazten du. Bigarrenak, legearen oinarria eta jatorria adierazten ditu, baita haren helburua eta beste gogoeta orokor batzuk ere.


Hirugarren kapituluak, arauak herritarrei eskaintzen dizkien eskubide eta betebeharrak aztertzen ditu, Administrazioarekin elektronikaren bidezko harremanak izan ditzaten. Laugarren eta bosgarren kapituluek prozedura administratibo elektronikoa aztertzen dute, ohiko xedapenetan nahiz aldeek eskatutakoak edo ofiziokoak direnean.


Seigarren kapituluak sinadura elektronikoari buruz hitz egiten du. Besteak beste, haren tipologia, helburua eta funtzionaltasuna aipatzen ditu. Zazpigarrenak, Legeak taldeko organoentzat dituen berezitasunak aztertzen ditu; eta zortzigarrenak, administrazio jardueraren publizitatearen eta herritarren parte-hartzearen gaiei heltzen die.


Azkenik, bederatzigarren kapituluak, "Prozedura elektronikoen ezartzea" izenekoak, Europar Batasunean, Espainian eta Foru Administrazioan dagoen administrazio elektronikoaren ezartze maila adierazten du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa