(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sareak berritzeko lanak eta zolatze lanak inauguratu dituzte Bargotan ostirala, 2008.eko urriak 24

Toki Administrazioko kontseilaria izan da ekitaldiko buru


Bargota herrian hornidura eta ur zikinen sarea berritzeko lanak eta herriko hainbat kaletako zolatze lanak inauguratu dituzte, gaur, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilaria bertan zela. Udal honek, gainera, udal igerilekuak hobetzeko lanak egin ahal izanen ditu aurrerantzean. Halaxe jakinarazi du, behintzat, kontseilariak, herri horretako Brujo plazan egindako ekitaldian.


Salanuevarekin batera, Gregorio García Mendaza herriko alkatea eta beste hainbat pertsona izan dira; besteak beste, Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia, eta Montejurrako Mankomunitateko presidentea eta kudeatzailea, Fidel Muguerza Rivero eta Laureano Martínez Aramendía, hurrenez hurren.


Toki Administrazioko Departamentuak, hain justu, 467.315 euro eman ditu inauguratu berri dituzten lanetarako. Orotara, 728.023 euroko inbertsioa izan da. Bestalde, kontseilariak adierazi du Bargotako Udalak 150.000 euroko laguntza jasoko duela, Toki Administrazioko Departamentuak egindako laguntza deialdiaren barnean, udal igerilekuak indarrean dagoen araudira egokitzeko lanak egiteko. 150.000 euroko laguntza hori, hain zuzen, Udalaren egitasmoak aurreikusitako 269.606 euroko aurrekonturako emango da.


Egindako lanei esker, hobetu egin da hornidura eta ur zikinen sarea, eta baita Bargotako Kale Nagusiko, Barrililla kaleko eta Brujo plazako zoladura ere. Montejurrako Mankomunitateak sustatu zuen sareetako lana; gerora egindako zolatze lanak, berriz, Bargotako Udalak sustatu zituen.


Sareei dagokienez, hoditerien tamaina handitu dute, erregistro putzuak jarri dituzte, lotune berri ugari egin dituzte eta euri urak desagerrarazi dituzte. Zoladura berritzean, bestalde, inguruetako kaleetako betoizko zoladurari jarraipena eman diote, lurzoruko oztopoak eta zuloak desagerrarazi dituzte eta euri urak husteko hobekuntzak txertatu dituzte.


Excavaciones Fermín Osés S.L. enpresari esleitu zizkioten lanak, arestian aipatutako 728.023 euroren truke (%9,80ko bajarekin), eta lan guztiak hamaika hilabetean egin dituzte, gutxi gorabehera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa