(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzetan berogailu instalazioak jartzeko gomendioak ostirala, 2008.eko urriak 24

Etxeetan berogailu instalazioak pizteko garaia iritsi denez, Nafarroako Gobernuak zenbait gomendio eman ditu eta instalazioek legea betetzeak duen garrantzia azpimarratu du. Horretarako, dagokion mantenimendua ez ezik, dagozkion berrikusketak ere egin behar dira. Gainera, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazio guztia eduki behar da, hark bermatzen baitu pertsonen eta ondasunen segurtasuna.


Hala bada, berogailu instalazioak:


-Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez baimendu dituen enpresek egin behar dituzte, horrek bermatzen baititu segurtasuna, kalitatea eta errendimendua. Baimenaren erregistro zenbakiak aurrekontuetan nahiz fakturetan agertu behar du.


-Baimena lortzeko eta instalazioak martxan jartzeko, instalazioa eginen duen enpresari dagokion instalazio ziurtagiria ematea eskatu behar zaio.


-Instalazioaren titularrak energia hornikuntza erregularra enpresa hornitzaileari eskatu behar dio, eta horretarako, instalazio ziurtagiriaren kopia aurkeztu behar du. Ziurtagiria Foru Erkidegoan gai horretaz arduratzen den organoan erregistratua egonen da.


-Instalazioen jabea edo erabiltzailea da funtzionamenduaren eta mantenimenduaren arduraduna. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduak (EITE) ezartzen dituen betebeharrak ez betetzeak arau-hauste administratiboa ekar dezake.


-70 KW baino gehiagoko potentzia termikoko instalazioen titularrek mantenimendu kontratua sinatu behar dute baimendutako enpresa batekin. Informazio gehiago aurki daiteke Nafarroako Gobernuaren web orrian: http://www.cfnavarra.es/INDUSTRIA/areas/segurida/instter.htm.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa