(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Biztanleria Aktiboaren Inkestak emandako datuen bilakaera, urteko hirugarren hiruhilekoan ostirala, 2008.eko urriak 24

Aurtengo hirugarren hiruhilekoan, Nafarroan 4.800 pertsona geratu dira lanik gabe, BAIk emandako (Biztanleria Aktiboaren Inkesta) datuen arabera. Hiruhileko honi dagozkion datuak Estatistikako Institutu Nazionalak eman ditu gaur goizean.


Gaur egun, 22.100 langabe daude Nafarroan. Horien artetik, 13.100 emakumeak dira eta 9.100 gizonak. Langabeziako tasa globala %7,08 da (Espainiako laugarren txikiena) eta estatuko batez bestea, berriz, %11,30era iritsi da. Hain zuzen ere, Foru Komunitatean, gizonezkoen langabezia tasa %5,15 da eta emakumezkoena, berriz, %9,62.


Nafarroan 290.300 pertsona daude lanean. Horien artetik, 12.300 langilek nekazaritzan egiten dute lana, 81.000 industrian, 29.300 eraikuntzan eta 167.700 zerbitzuen sektorean.


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria José María Roig Aldasorok adierazi duenez, zeharo negatiboak diren datu hauek bat datozela gaur egungo krisi egoerarekin. Roigek azaldu du azken hiruhilekoan langabezia 1,47 puntu hazi dela eta azken urtean 2,71 puntu. Hazkunde hori emakumeen eta atzerriko biztanleen artean gertatu da nagusiki. Urtebetean, etorkinen langabezia tasa %6,31tik %16,68ra igo da.


Azken hiruhilekoan erregistraturiko langabeen artean, 1.100 pertsonak lehenengoz bilatzen dute lana eta 2.000 zerbitzuen sektoretik datoz.


Lana duten pertsonei dagokienez, Roig kontseilariak nabarmendu du urtetik urterako bilakaera ona izan dela, izan ere, duela urtebete baino 500 langile gehiago daude soldatapean. Aitzitik, Espainian soldatapeko 164.000 pertsona gutxiago daude. Horren ondorioz, urtetik urterako enplegua lehenengoz gutxitu da, azken 14 urtetan izandako joera irauliz.


Bestalde, Roigek industria sektorearen sendotasuna azpimarratu du, azken urtean, 9.000 pertsona gehiago hasi baitira lanean, eta hiruhileko honetan 3.300. Eraikuntzaren bilakaera, ordea, negatiboa da, urte honetan 7.600 lanpostu galdu direlako dagoeneko, eta azken hiru hilabetean, berriz, 6.000.


Amaitzeko, Roigek azaldu du azken urtean 9.300 lagun sartu direla lan merkatuan eta beste 3000 azken hiruhilekoan. Halaber, behin-behinekotasunaren bilakaera ona azpimarratu du, murriztu egin baita eta estatuaren batez bestekoaren azpitik baitago oraindik ere.

Dokumentazioa:
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa