(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea eta Soria ministroa minbiziaren aurkako estrategiei buruzko biltzar orokorreko inaugurazio ekitaldiaren buru izan dira, gaur, Iruñean asteazkena, 2008.eko urriak 29

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea eta Bernat Soria Escoms Osasun eta Kontsumo ministroa (bisita ofizialean etorri da Foru Komunitatera) minbiziaren aurkako estrategiei buruzko biltzar orokorreko inaugurazio ekitaldiaren buru izan dira, gaur, Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria ere bildu da Inaugurazio ekitaldira.


Biltzarra Bamberg Fundazioak antolatu du, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearekin, eta osasunaren arloko profesionalek, kudeatzaileek eta politikariek minbiziaren aurka borrokatzeko estrategiei buruz eztabaidatu eta ideiak trukatzeko foroa izatea du xede.


Zehazki, honako gai hauek aztertuko dituzte, besteak beste: diagnosiaren eta tratamenduaren garrantzia, lurralde barruko eta lurralde arteko berdintasuna, gaixotasuna bizkor hautematea, edo informaziorako eta kalitatea ebaluatzeko sistemak. Gainera, Andaluzia, Katalunia, Madril, Nafarroa, Valentzia eta EAEko estrategiak aurkeztuko dituzte.


Biltzarrean honako profesional hauek parte hartuko dute: Enrique Martín de Marcos Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Osasunaren zuzendari nagusiak; Mª Luisa Arteagoitia Gonzalez Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendari nagusiak; Manuel Escolano Puig Valentziako Herri Osasuneko zuzendari nagusiak; Enrique Alonso Redondo Andaluziako Onkologiako Plan Integralaren zuzendariak; Francisco Javier Sada Goñi Nafarroako Osasun Zerbitzuko Artapen Espezializatuko zuzendariak; Andrés González Navarro Madrilgo Onkologiaren Koordinaziorako Bulegoko koordinatzaileak; eta Josep María Borrás Andrés Kataluniako Onkologia Planaren zuzendariak.

Honako hauek ere parte hartuko dute biltzarrean (besteak beste): José Soto Bonel San Karlos Ospitale Kliniko Unibertsitarioko zuzendari kudeatzaileak; Miguel Ángel Piris Onkologia Ikerketen Zentro Nazionaleko zuzendariordeak; Enrique de Álavak (Minbiziaren Ikerketa Zentroa); eta Francisco Errasti Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Mediko Aplikaturako Zentroko zuzendari kudeatzaileak. Azkenik, Isabel Oriol Díaz de Bustamante Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko presidenteak eta Máximo González Jurado Erizaintzako Kontseilu Orokorreko presidenteak ere parte hartuko dute.


 


Bamberg Fundazioa


Bamberg Fundazioa politikari kudeatzaileen esparru estrategikoan lan egiten duen erakundea da, eta osasunaren arloko profesionalek gaixotasunak kudeatu, tratatu eta sendatzeko eta gaixotasunei aurrea hartzeko eskuragarri dituzten teknologien berri ematea du xede. Era berean, osasunarekin zerikusia duten eragile guztien arteko harremanak sustatzen ditu, eta eragile horiek elkar ezagutzeko eta osasunaren arloko teknologien erabilera eta garapena dinamizatzeko foroak antolatzen ditu.


Zehazki, Bamberg Fundazioak minbiziaren arloan egiten du lan, prebentzioa, diagnosia eta tratamendua barne hartuko dituen estrategia orokor baten alde. Gainera, esku-hartzerik egokienak integratzearen alde dago, herritarrak zein gaixoak informatu, jakinaren gainean jarri, tratatu edo artatzeko eta gaixotasunaren jatorriari eta tratamenduari buruzko trebakuntza eskaini eta ikerketak egiteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa