(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilariak 2009ko Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu dio Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari osteguna, 2008.eko urriak 30

Aurreikusten duten gastua 4.301 milioi eurokoa da


Bileraren irudia

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko bilera. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak 2009ko Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu dio, gaur, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari. Aurreikusten duten gastua 4.301 milioi eurokoa da.


Ekitaldia Nafarroako Jauregian egin dute, gaur goizean, eta Kontseiluak aurrekontuei buruzko dokumentua aztertu du. Era berean, hainbat zerga aldatzeko lege proiektua eta zergen arloko beste neurri batzuk ere aztertu ditu. Gaur egin duten balioespena aginduzkoa da araudiaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak, bihar (ostirala, urriaren 31), ezohiko bilkuran, dokumentuak onartuko ditu. Ondoren, Nafarroako Parlamentuari igorriko dizkio, eztabaidatzeko eta bozkatzeko.


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eginkizunak eta kideak


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilua organo aholku-emailea da, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren mende dago organikoki. Kontseiluak 28 kide ditu, presidentea barne (aipaturiko Departamentuko kontseilaria), eta bere eginkizun nagusiak honako hauek dira: gizartearen eta ekonomiaren arloetako gaiak arautzen dituzten foru legeen aurreproiektuei buruzko txostenak egitea eta iritzia ematea (Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuari dagokionez, batik bat); eta ekonomia, zerga, lan, nekazaritza, enplegu, eta gizarte ongizateko edozein gairi buruzko txostenak egitea eta iritzia ematea. Hori guztia, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak hala eskatzen dionean, edo bere ekimenez.


Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak honako erakunde hauetako ordezkariak dira: Foru Komunitateko Administrazioa; Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa; UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa; Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuna; Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea; Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna; Nafarroako EHNE nekazarien sindikatua; Nafarroako Lan Enpresen Elkartea; Gurelur elkarte ekologista; Nafarroako Unibertsitate Publikoa; eta Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen "Santa María La Real" Elkartea.


Aurreproiektuko zenbateko nagusiak


Esan dugun moduan, 2009ko Nafarroako Aurrekontuetako gastua 4.301 milioi eurokoa izanen dela aurreikusten dute, eta gastuaren gehiengoa herritarrei zerbitzuak eskaintzeko gastu sozialerako (gastuaren %55,3) eta inbertsio publikoa bultzatzeko izanen da. Inbertsio publikoa, zehazki, %16 handituko da, ekonomia suspertze aldera, eta biztanleko batez besteko gastua 7.100 eurokoa izanen da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa