(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Arkitektura, Hirigintza eta Energiaren Nazioarteko III.Biltzarra (CIBARQ 08) inauguratu du osteguna, 2008.eko urriak 30

Biltzarra Baluarten eginen dute, gaur eta bihar, eta bertan ingurumen irizpideen araberako hiri berrikuntza aztertuko dute


Sanz Presidentea, Roig eta Esparza kontseilariak. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Arkitektura, Hirigintza eta Energiaren Nazioarteko III. Biltzarra (CIBARQ 08) inauguratu du gaur goizean. Biltzarra Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan eginen dute, gaur eta bihar (urriaren 30a eta 31), eta bertan ingurumen irizpideen araberako hiri berrikuntza aztertuko dute.


Sanz presidenteak biltzarraren garrantzia azpimarratu du; izan ere, adierazi duenez, "gaur egungo esku-hartze gehienek dagoeneko existitzen diren hiri egiturekin dute zerikusia". Sanzek esan duenez, hiri berrikuntzak guztion helburu izan beharko luke, hirigintza plangintzaren eta gauzapenaren ardura duten erakunde publikoetatik hasi eta arkitektura eta hirigintza enpresetaraino.

Ekitaldian, bestalde, Espainiako Arkitekturaren IX. Biurtekoan (2005-2006) hautatutako lanak biltzen dituen erakusketa inauguratu dute, eta presidenteaz gain, Alfonso González Finat Europako Batzordeko TRENeko zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria eta José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilaria bildu dira inauguraziora.


Honako hauek ere bildu dira ekitaldira: Carlos Hernández Pezzi Espainiako Arkitektoen Elkargoetako Kontseilu Nagusiko (CSCAE) presidentea, Javier García Barberena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) presidentea, eta Juan Manuel Ormazábal Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) zuzendari nagusia.


Sanz Presidentea, Esparza kontseilariarekin. ( irudia handitu )

Hiri berrikuntza


Arkitektura, Hirigintza eta Energiaren Nazioarteko III. Biltzarra Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) antolatu du, Europako Batzordearen, Espainiako Arkitektoen Elkargoetako Kontseilu Nagusiaren (CSCAE) eta Nafarroako Gobernuaren sostenguarekin. Bertan, ingurumen irizpideen araberako hiri berrikuntza aztertuko dute.

CIBARQ 2008 biltzarraren xedea hirietan eraikuntzaren ondorioz sortzen diren energia eta ingurumen arazoetarako konponbideak bilatzea da, barrutik, hiriak aldatu eta euren energia eraginkortasuna areagotzeko, aldaketaren eragile gisa. Biltzarrean hainbat proiektu mota aztertuko dituzte: eraikinak ingurumenaren ikuspuntutik zaharberritzeko proiektuak, hondatutako eremuak berreskuratu eta suspertzeko proiektuak, edo ingurumen irizpideen araberako hiri berrikuntzarekin zerikusia duten proiektu enblematikoak.


Aurreko urteetan bezalaxe, arkitekto, ingeniari, eta hirigile gailenak gonbidatu dituzte biltzarrera, eta besteak beste, Bernard Platnner (Renzo Piano Building Workshop-eko bazkidea), Mick Pearce (Zimbabwe), Jean Philippe Vassal (Frantzia), Alexandros Tombazis (Grezia) Francesca Sartogo (Italia), Felipe Pich-Aguilera (Espainia) eta Juan Rubio del Val (Espainia) bilduko dira bertara.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa