(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gogor gaitzetsi du gaur goizean Nafarroako Unibertsitatearen aurka egin duten atentatua osteguna, 2008.eko urriak 30

Sanz presidentea eta Caballero eta Pérez-Nievas kontseilariak campusera joan dira, unibertsitate komunitateari elkartasuna helarazteko


Sanz Presidentea Nafarroako Unibertsitatean

Sanz Presidentea Nafarroako Unibertsitatean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gogor gaitzetsi du, Gobernuaren izenean, gaur goizean Nafarroako Unibertsitatearen aurka egin duten atentatua. Eguerdian Unibertsitatera joan da atentatuak eragin dituen kalteak bertatik bertara ikusteko, eta elkartasuna helarazi nahi izan die unibertsitate komunitateari, kalteak jasan dituztenei eta euren ahaideei.



Atentatuak eragin dituen kalteen berri jakin ondoren, presidentea hedabideekin mintzatu da. Sanzekin batera honako hauek egon dira: Ángel José Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea Hezkuntza Departamentuko kontseilaria, eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea. Sanzek hedabideei esan dienez, "erne egon behar dugu eta ahal dugun guztia eginen dugu askatasunaren eta segurtasunaren alde". Zentzu horretan, lasaitasuna opa nahi izan die kalteak jasan dituztenei eta euren ahaideei.


 Nafarroako suhiltzaileek leherketak eragindako sutea itzaltzen

Nafarroako suhiltzaileek leherketak eragindako sutea itzaltzen. ( irudia handitu )

Sanzek, gainera, elkartasuna adierazi dio Nafarroako Unibertsitateari, "Nafarroan eta Estatuan garrantzi handia duen erakundea delako", eta pozik agertu da, zuhurtziaz bada ere, "zorionez ezbehar pertsonalik ez delako izan".
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa