Castellano | Euskara | Français | English
Sanzek nabarmendu duenez, "nafar zintzo guztiok Unibertsitateari sostengua ematen eta terrorismoaren aurka borrokatzen jarraituko dugu"
Gaur, ostirala, urriaren 31, Galesko Cymru hiriko hamabi pertsonako talde bati harrera egin dio Euskarabideak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko erakundeak. Ordezkaritzaren buru Elin Haf Jones Cymruko Prifysgol Aberystwyth Unibertsitateko Hedabideen, Hizkuntzen eta Kulturaren Mercator Institutuko zuzendaria izan da.
Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua eman dio, gaur, Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidenteari. Proiektua gaur bertan onartu du Nafarroako Gobernuak, ezohiko bilkuran.
Nafarroako Gobernuak (Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez) eta Iberbanda enpresak Nafarroako landa eremuetako Internet zerbitzuaren hobekuntzak aurkeztu dituzte gaur. Zehazki, gaur egungo abiadura bikoiztu, enpresa zerbitzu berriak ezarri, eta prezioa txikituko dituzte.