(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabidea "Expolingua" Hizkuntzen XXI. Azokara bilduko da osteguna, 2008.eko azaroak 13

Iaz, 30 herrialdetako 160 erakusletik gora eta 17.000 bat bisitari bildu ziren erakusketa eremuan


Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzailea eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko erakunde autonomoko zenbait teknikari "Expolingua Berlin 2008" Hizkuntzen XXI. Azokara bilduko dira, bihar (azaroaren 14a). Azoka 10:00etan hasiko da, eta datorren igandera arte egonen da zabalik. Aurtengo ohorezko gonbidatua Frantzia da.


"Expolingua Berlin" azokak bi hamarkadatik gora daramatza eremu urriko hizkuntzen kultura hedapenarekin eta hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzarekin zerikusia duten produktuak eta zerbitzuak aurkezteko plataforma izaten. Erakusketaren arrakastaren isla dugu urtero izaten duen parte-hartzaile kopurua. Joan den urteko azokan, esate baterako, 30 herrialdetako 160 erakusletik gora eta 17.000 bat bisitari bildu ziren erakusketa eremuan. Gainera, parte-hartzaile kopurua handitzen ari da urtetik urtera.


Euskarabideak, jakina denez, euskara atzerrian sustatzea du helburu, eta Nafarroako Gobernuaren izenean parte hartzen du azokan. Hain zuzen, Euskarabideak erakustoki bat izanen du, eta bertan, Nafarroako euskararen egoerari buruzko informazioa emanen du, informazio eskariak artatuko ditu, eta euskarari buruzko dibulgazio materiala eta argitalpenak banatuko ditu.


Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzailea Nafarroako Gobernuaren ordezkaria izanen da azokan, eta agenda betea izanen du. Hala, harreman eta elkarrizketa ugari eginen ditu egoitza Berlinen duten erakundeekin, eta zenbait erakunde bisitatuko ditu, Nafarroako euskara gure mugetatik kanpo hedatzeko lankidetza hitzarmenak egite aldera. Zehazki, Berlingo Unibertsitate Libreko ordezkariekin bilduko da (bertako Hizkuntzalaritza Departamentuak euskara irakasten du, besteak beste). Berlingo Cervantes Institutuko zuzendariarekin ere bilduko da, eta institutuak Leipzigeko (Alemania) Liburuaren Azokan (2008ko martxoa) antolatu zituen jardueretan Euskarabideak izan zuen parte-hartzea aztertuko dute. Gainera, euskaraz egin duten azken argitalpenaren ale bat emanen dio Azanzak institutuko zuzendariari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa