(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Santakarako udaletxe berria inauguratu du osteguna, 2008.eko azaroak 20

Nafarroako Gobernuak 228.000 euro eman ditu lanak finantzatzeko, eta eraikina goitik behera berritu dute


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Santakarako Udaleko instalazio berriak inauguratu ditu gaur goizean. Izan ere, udaletxea berritzeko lanak dagoeneko amaitu dituzte. Sanz presidenteaz gain, Santakarako udalbatza, Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria, Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusia, eta Aragoi ibaiaren bailarako herrietako alkateak eta zinegotziak ere bildu dira ekitaldira.


Lanak egiteko 1.089.000 bat euroko inbertsioa egin behar izan dute, eta Toki Administrazioko Departamentuak 227.944 euroko ekarpena egin du. Zehazki, udaletxea goitik behera berritu dute, eta aurrealdeko paretaren zati bat bakarrik mantendu dute. Gainerakoa bota egin dute, udal zerbitzuetarako nahikoa leku izateko eta traba arkitektonikoak ezabatzeko.


Hala, udaletxe berriak 500 bat metro koadroko azalera du, eta honako areto hauek ditu: osoko bilkuren aretoa, idazkaritza, alkatearen bulegoa, artxiboa, erabilera anitzeko aretoa, aguazilen aretoa, eta funtzio anitzeko bulegoa (udal arkitektoa, epaitegia, oinarrizko gizarte zerbitzua, Erdialdeko Partzuergoa eta Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea). Era berean, eraikineko sarreran informazio gune bat jarri dute. Lanak Gesprat enpresak egin ditu.


Beste inbertsio batzuk (2005-2008)


Santakarako udaletxeko lanez gain, Udalak 1.269.200 euroko inbertsioak sustatu ditu 2005-2008 aldian, eta Toki Administrazioko Departamentuak 555.261 euroko ekarpena egin du (edo eginen du). Zoladura berritzeko, ura banatu eta arazteko sareak berritzeko, hiri altzariak ezartzeko, udal igerilekuak berritzeko, eta hilerria zaharberritzeko inbertsioak dira, hain zuzen.


Zehazki, Zubiko kaleko zoladura berritzeko lanak amaitu dituzte, eta baita Zangoza, Agoitz, Murillo el Fruto eta Pitillas kaleetako sareak eta zoladura berritzeko lanak ere (2008ko otsailean amaitu zituzten). Gainera, hiri altzariak instalatu dituzte eta bi haur parke egin dituzte.


Udal igerilekuak berritzeko lanak (espedientea 2008koa da) eta hilerria zaharberritzeko lanak oraindik ez dituzte egin. Hilerriari dagokionez, honako lan hauek aurreikusten dituzte: lehendik dauden eraikinak egokitzea, zoladura berritzea, euri ura hilerritik kanporatzeko instalazioa egitea, kanpoan aparkalekua egitea, eta horma-hilobiak eta kolunbarioak eraikitzea.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz en el acto.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa