(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Uitzi-Larraungo hondakin uraren tratamendua osatuko du, 43.327 euroko inbertsioarekin astelehena, 2008.eko abenduak 1

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Nilsa (Navarra de Infraestructuras Locales, SA) enpresa publikoari baimena eman dio Uitzi-Larraungo hondakin uraren tratamendua osatzeko. Akordioaren bidez, "Uitzi-Larraungo hondakin uraren hodi biltzailea, hustubidea eta tratamendua" proiektuak erasandako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakotzat jo dute, desjabetu ahal izateko.


Proiektua gauzatzeko 43.327 euroko inbertsioa egin beharko dute, eta Nilsak arazketa kanonaren bidez finantzatuko du (nafar guztiok uraren fakturaren bidez ordaintzen dugun kanona). Horrela, 2007an abiatu zuten proiektua osatuko dute; hau da, hondakin uraren tratamendua osatuko dute, ura araztean sortzen den lokatza biltzeko bigarren mailako dekantagailu digestorearen bidez.


2007aren hasieran, Uitziko herriguneko hondakin ura bi putzu septikotan biltzen zuten, baina altuera arazoak tarteko, etxebizitza batzuetako hondakin ura errekasto batera isurtzen zuten. Apirilean, Larraungo Kontseiluaren laguntzarekin, Nilsa Imhoff tanga, bakterio ohea eta hodi biltzailea eraikitzen hasi zen. Hala, herritar guztiei zerbitzu bera eskaintzen hasi ziren, eta ingurumenaren gaineko eragina desagerrarazi zuten. Orain, proiektuari amaiera emateko, lokatza biltzeko dekantagailua eraikiko dute, eta hartara, Uitzi-Larraungo biztanleek hondakin ura arazteko instalazio egokiak izanen dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa