(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak 2008ko Gazteriaren Sariak banatu ditu, Nafarroako Eguneko ospakizunen baitan astelehena, 2008.eko abenduak 1

Aurten, bost sari eman dituzte: Gaztearen, Gizarteko Parte-hartzearen eta Erakundeen edo Entitateen kategorietako lau garaikur eta aipamen berezi bat


Sarituak Sanz Presidentearekin, Mª Isabel García Malorekin eta Elena Torresekin

Sarituak Sanz Presidentearekin, Mª Isabel García Malorekin eta Elena Torresekin. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak 2008ko Gazteriaren Sariak banatu ditu gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Nafarroako Eguneko (abenduaren 3a) ospakizunen baitan egin duten ekitaldian. Sariak Nafarroako Gazteria Institutuak antolatu ditu.


Aurten, bost garaikur eman dituzte: Gaztearen, Gizarteko Parte-hartzearen eta Erakundeen edo Entitateen kategorietako lau garaikur, eta aipamen berezi bat, gazteen arloan egindako garrantzizko ekintzak aintzat hartzeko.

Sarituak Gaztearen


Sariaren irabazleak bi izan dira: batetik, Eduardo Domezáin Fernández (hilondoko saria), hezur muineko emaile gehiago egon daitezen sustatzearren azkeneko urteetan egin duen lan eredugarriarengatik; eta bestetik, Carlos Irijalba Azurmendi, Nafarroako artista gazteen eta euren lanaren zabalkundearen aldeko lanarengatik.


Gizarteko Parte-hartzearen Saria Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasle Kontseiluarentzat izan da, hainbat ideologiatako unibertsitarioen arteko elkarrizketaren, adostasunaren eta batasun demokratikoaren adibide eta Nafarroako gazte guztientzako eredu delako.


Erakunde edo Entitateetarako Sariari dagokionez, irabazlea Corellako Udala izan da, herriko gazteekin egindako lanarengatik. Zehazki, gazteentzako informazio gunearen ezarpenarengatik, Gazteen Udal Planaren lehenengo partearengatik edo gazteentzako aisialdi ekintzengatik jaso du saria.


2008ko Gazteriaren Sariak banatzeko ekitaldian, bestalde, aipamen berezi bat eman diote Milagroko Baobabs aisialdi elkarteari, Gazte Elkargunearen kudeaketa onarengatik (Milagroko Udalarekin elkarlanean). Besteak beste, taldeko lanarekin, berdintasunarekin, etorkinen eta ezinduen integrazioarekin, autonomia pertsonalaren garapenarekin, auto-estimuarekin, adiskidetasunarekin, eta Nafarroako natur, arte eta kultur ondarearen gaineko estimuarekin zerikusia duten jarduerak saritu nahi izan dituzte.


Sarituek garaikur bat, diploma bat eta diru sari bat jaso dituzte. Diru saria Nafarroako Gazteria Institutuak eskaintzen dituen zerbitzuez trukatu daiteke (egonaldiak aterpetxeetan, hizkuntza ikastaroak atzerrian, eta udako jarduerak edo trebakuntza ikastaroak Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolan, besteak beste). Gaztearen Sariaren kasuan, 600 euro dira, eta Gizarteko Parte-hartzearen Sariaren eta Erakunde edo Entitateetarako Sariaren kasuan, berriz, 900 euro.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa