(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Noainen, Milagron eta Tuteran Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0-3 urte) udal titulartasuneko ikastetxeak eraikiko dituzte astelehena, 2008.eko abenduak 1

Nafarroako Gobernuak, gaur, Hezkuntza Departamentuak eta hiru udalek izenpetuko dituzten lankidetza hitzarmenetako testuak onartu ditu


Nafarroako Gobernuak, gaur, Hezkuntza Departamentuak eta Noaingo (Elortzibar), Milagroko eta Tuterako Udalek izenpetuko dituzten lankidetza hitzarmenetako testuak onartu ditu. Hitzarmenei jarraiki, "Noaingo Haur Eskola", Milagroko "Leonor Infanta" eta Tuterako "Lourdes" Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko (0-3 urte) udal titulartasuneko ikastetxeak eraikiko dituzte. Nafarroako Gobernuak, gainera, baimena eman dio Hezkuntza Departamentuko kontseilariari aipaturiko akordioetako lankidetza hitzarmenak izenpetzeko eta luzatzeko.


Hitzarmenen bidez, haur eskolak eraikiko dituzte eta Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan sartuko dituzte. Hala, 0-3 urteko haurren hezkuntza artapenerako udal zerbitzuen eskaintza publikoa zabalduko dute.


Hitzarmenetako testuen arabera, Noaingo (Elortzibar) haur eskola Lostra hiribidean egonen da (30. zenbakia, bis), eta 6 unitate izanen ditu. Milagroko "Leonor Infanta" haur eskola, berriz, San Joan hiribidean egonen da, eta 8 unitate izanen ditu. Tuerako "Lourdes" haur eskola, azkenik, Escós Catalán kalean egonen da (zenbakirik gabea), eta 8 unitate izanen ditu.


Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa arautzen duen 28/2007 Foru Dekretuak ikasgeletako gehienezko ikasle kopurua xedatzen du, eta ratioa ikasleen adinaren mende dago. Hala: 0-1 urteko haurren kasuan, gehienez 8 haur/unitate; 1-2 urteko haurren kasuan, gehienez 12 haur/unitate; eta 2-3 urteko haurren kasuan, gehienez 16 haur/unitate.


Hala ere, eskari txikia dela-eta unitateak osatu ezin dituzten toki entitateen kasuan unitateak beste modu batean egin daitezke. Nolanahi ere, debekatuta daude 0-1 urteko 8 haur baino gehiago dituzten taldeak, eta baita 1-2 urteko 14 haur baino gehiago dituzten taldeak ere. Adin guztietako (0-3) haurrak talde berean sartu behar izanez gero, unitate bakoitzak gehienez 10 haur izan behar ditu.


Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuari jarraiki, Lehen Zikloko Haur Hezkuntzaren kalitatea bermatze aldera, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari dagokio ikastetxeetako kokalekua, langileak, altzariak, hezkuntza proiektua, kudeaketa proiektua eta antolakuntza eta funtzionamendu arauak aztertzea (ikastetxeak zabaldu aurretik), langile zerrenda eta irakasleen tituluak egokiak izan daitezen zaintzea, eta unitate bakoitzeko gehienezko haur kopurua ezartzea, hori guztia 28/2007 Foru Dekretuko zehaztapenen arabera, betiere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa