Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Mercedes Santamaría Martínez doktorea Nafarroako Ospitaleko Anatomia Patologikoa Zerbitzuko mediku laguntzailea da eta Latinoamerikako Zitopatologia Elkartearen eskutik "Latinoamerikako zitologia maisua" saria jaso du. Aitorpen horrek bere ibilbide profesionala, eta bereziki, Latinoamerikako hainbat herrialdetan zitologiaren gainean egindako bere ekarpenak aintzatesten ditu. Lan hori 1988az geroztik egiten du mediku sarituak.
Doktorearen irudia.
(
irudia handitu
)
Santamaría doktoreak ibilbide garrantzitsua du zitologiaren arloan (zelulen eta beren egitura eta funtzioen ikerketa), eta 1984az geroztik, Nafarroako Ospitalean lan egiten du, batik bat, minbiziaren hautematean (gaixotasunari aurrea hartzea) eta ziztada-xurgapen diagnosian (noduluen laginak erauzteko teknika bat).
Horrez gain, sei urtez Espainiako Zitologia Elkarteko presidentea izan da, eta gaur egun, elkarte horretako Nazioarteko Harremanetako ordezkaria da. Zitologia Elkarteen Europako Federazioko presidente ohia eta Europako Federazioko batzordeen eta QUATEen (etengabeko prestakuntza) advisor ere bada. Kargu bera du "Acta Citologica" aldizkarian. Gainera, Zitologiako Nazioarteko Akademiako felow da. Bertan, hainbat batzordetan parte hartzen du eta "Patologia" aldizkariko zuzendariaren albokoa da.
Horrez guztiaz gain, Santamaria doktoreak zitologiaren alorreko hainbat ikerketa lanetan hartu du parte eta medikuntzako hainbat arlori buruzko artikulu eta kapitulu ugari argitaratu ditu; batik bat, utero lepoko eta bularreko minbiziaren gainekoak.