(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak migrazio fenomenoaren gaineko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina eginen du berriro osteguna, 2008.eko abenduak 11

Urte amaierara arte, "Berdinak gara. Desberdinak gara. Pertsonak gara" lema eskainiko da irratian, prentsan, telebistan, zinema aretoetan eta markesinetan


Nafarroako Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren bitartez, migrazio fenomenoaren gaineko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina eginen du berriro, urte amaierara arte. "Berdinak gara. Desberdinak gara. Pertsonak gara" lema eskainiko da irratian, prentsan, telebistan, zinema aretoetan eta markesinetan.


Kanpaina honen publizitate inbertsioa 150.000 €-koa da, eta Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Gobernuak egingo diote aurre. Proiektuak hainbat golardo jaso ditu, besteak beste, Urrezko Eguzkiaren saria jaso zuen, Komunikabideen kategorian, 2008ko Donostiako XXIII. Jaialdian, alegia, Hispanoamerikako publizitate lehiaketa garrantzitsuenean; hedabide inprimatuak ondoen erabili izanagatiko 2008ko Vocentoren Jeinu Saria jaso zuen, Prentsaren kategorian; eta Europako "Eurobest 2008" publizitate jaialdian finalista izan zen, inprimatutako hedabideen kategorian.


Kanpainaren helburu nagusia migrazio prozesuen eta fenomenoen ulermena hobetzea, beren ekarpenak nabarmentzea, eta aurreiritzi eta estereotipoei aurre egitea da. Azken finean, immmigrazioaren irudi publikoa hobetu eta aniztasunak bereizitako gizarte baten alderdi positiboak sustatu nahi dira. Sentsibilizazio kanpainaren lema "Berdinak gara. Desberdinak gara. Pertsonak gara" da. Horren bitartez, kultura eta etnia desberdintasunak egon arren Foru Komunitateko biztanle guztiei pertsona izateak batzen dituela nabarmendu nahi da.


Sentsibilizazio kanpaina osatzen duten iragarki eta irudiak egiteko, pertsona ikuspuntua aukeratu da, eta ez talde edo komunitate ikuspuntua. Ez da espazio fisikorik ezta espazio geografikorik agertzen. Pertsona du ardatz, eta aurrez aurreko harremana agertzen du kultura artekotasuna ulertzeko, eurengana hurbiltzeko eta bizilagun berriekin elkartzeko baliabide gisa.


Kanpainak bizitzako hainbat etapa islatzen ditu, haurtzarotik zahartzarora arte, eta heldutasunetik igarota; betiere, beren denbora jarduera bera egiten pasatzen duten bi pertsona agertuta, nola gizonezkoak, hala emakumezkoak. Ikus-entzunezkoaren protagonistak hainbat nazionalitatetako immigranteak dira, eta beren burua aurkezteaz gain, zertan lan egiten duten kontatzen dute. Une jakin batean, beren jaioterria aipatzen dute, baina une horretan, lokuzioa eten egiten da eta "mute" (ahotsik gabe) telebista sinboloa agertzen da, jatorriak garrantzirik ez duela eta garrantzia xedeak duela dioen azken mezua azpimarratzeko. Iragarkian zehar, hartutako biztanleak ordezkatzen dituzten hainbat pertsona agertzen dira, bigarren mailan. Iragarkia "Berdinak gara. Desberdinak gara. Pertsonak gara" lemarekin amaitzen da, eta mezuari bizitasun eta indar handiagoa emateko, zuri-beltzean filmatu da.


Filosofia horri jarraiki, Nafarroako prentsan eta markesinetako karteletan ikusi ahalko diren iragarkiek pertsona immigrantearen lehen plano bat edukiko dute. Bere izena eta jaioterria agertuko dira, baina azken hori zirrimarratuta agertuko da. Ideia hori islatuko da irratiko iragarkietan ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa