(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NA-140 errepideko obrak amaitu dituzte Auritzen, Otsagabian eta Izaban ostirala, 2008.eko abenduak 12

Nafarroako Gobernuak 6.712.384 € inbertitu ditu Pirinioetarako sarbideak hobetzeko Nafarroa 2012 Planean, eta obra hauek plan horretan sartzen dira


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak NA-140 errepidea berritzeko obrak bisitatu ditu gaur goizean. Obra horiek Auritz, Otsagabia eta Izaban egin dira, eta Pirinioetarako sarbideak hobetzeko Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko jardueretan sartzen dira.


Trafikoari gaur zabaldutako errepidea Pirinioetako Zeharkako Ardatzean kokatuta dago, eta Errepideen II. Planean sartzen da. Errepidea berritzeko lan horiek Pirinioetarako sarbideak hobetzeko Nafarroako Gobernuaren eta Inbertsio eta Azpiegituren Sozietate Publikoaren Nafarroa 2012 Planean sartzen dira.


NA-140 Pirinioetako Zeharkako Ardatza bi fasetan garatu da. Lehenengoa 2007ko urrian amaitu zen eta NA-140ko zeharkako ardatzen hobetzea hartzen zuen barne. Bigarrena, berriz, gaur amaitu da eta Auritzetik Izabarainoko ardatz nagusia hobetzea zuen ardatz.


Bi faseetarako eginiko inbertsioa 6.712.384 €-koa izan da, guztira.


Obren deskribapena


Bigarren fasean landu den Auritz-Izaba NA-140 errepideak 57 kilometroko luzera du. Iruñea-Frantzia N-135 errepideko 42+700 kilometro puntuan du jatorria, Luzaiden, eta Izaban amaitzen da. Errepidearen plataforma hondatze egoeran zegoen hainbat lekutan, eta muga garrantzitsuak zituen ibilbideko zenbait kurba eta elkargunetan. Ekintza horiek Nafarroako Gobernuaren "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko Esku-hartzea" planean sartzen dira.


Obrak Azysa enpresak egin ditu (seinaleztapen, baliza eta kontserbazio lanak izan ezik. Horiek kontserbazio enpresek egin dituzte) eta 4.632.670 €-ko aurrekontua izan dute. Horien bitartez, errepidearen plataforma osoa hobetu da, eta bigunguneak eta jalkitzeak desegin dira.


Horrez gain, errepidearen tarte batzuk landu dira, kurba garrantzitsuak kentzeko, eta nola oinplanoan, hala altxaeran bidea hobetzeko. Elkargune garrantzitsuenak ere egokitu dira, eta zeharkako eta luzetarako (areka zapalgarriak) drainatzeak hobetu dira gune askotan. Hala, Aribe eta Zatoyako zubien egitura birgaitzeaz gain, Ezkaroze herria handitu da.


Ekintza osagarri gisa, errepide osoko seinaleztapen horizontala, bertikala eta balizajea berritu dira, ardatz osoan bide segurtasuna hobetzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa