Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Hezkuntza Departamentuari baimena eman dio 50.063.720,69 euroko diru laguntza emateko, 2009an Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen eta ikertzaileen kostua eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kostua ordaintzeko.
Zehazki, dirua honela banatuko dute: 29.459.543,96 euro, irakasleentzat eta ikertzaileentzat; 14.402.329,60 euro, administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat; 6.001.847,13 euro, gizarte segurantzako gastuetarako; eta 200.000 euro, trebakuntzarako eta aseguruetarako.
Unibertsitateetako Lege Organikoaren arabera, gisa horretako gastuak Autonomia edo Foru Erkidegoek baimendu behar dituzte.