(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilaria CENeko batzorde eragilearekin bildu da, gaur egungo egoera ekonomikoa aztertzeko osteguna, 2008.eko abenduak 18

Foru Gobernuak krisiaren aurka bultzatu dituen neurrietako batzuk aztertu dituzte: etxebizitzaren arloko plana, "Aval Navarra" (Nafarroa bermea), eta krisiaren jarraipen batzordearen eraketa.


Ezkerretik eskuinera, Miranda kontseilaria eta José Manuel Ayesa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren arloko Foru Legearen proiektu bat eginen du 2009ko lehenengo hilabeteetan, eta gainera, "Aval Navarra" (Nafarroa bermea) abiatuko du, gaur egungo krisialdia arintzeko neurri gisa. Bestalde, krisiaren jarraipen batzordea sortuko du, eta bertako kideak Nafarroako Gobernua, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN), Nafarroako sindikatu nagusiak, eta Nafarroako Alderdi Sozialista izanen dira.


Horixe bera azaldu du Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, CENeko batzorde eragilearekin egin duten bileraren ondoren. Bilera gaur egin dute, eta gaur egungo egoera ekonomikoa eta enpresen kezkak aztertzea izan ditu xede.


Zehazki, Mirandak azaldu duenez, etxebizitzaren arloko Foru Legearen proiektua eraikuntzaren sektoreari laguntzeko beharra dela-eta eginen dute; izan ere, horixe bera da krisia gehien astintzen ari den sektoreetako bat.


Kontseilariak aipatu duen bigarren neurria Nafarroa bermea da, eta Nafarroako Parlamentuak krisiaren aurka borrokatzeko onartu zuen planaren baitan dago (azaroan 6ko Foru Legea). Neurria Sonagar sozietatearekin (Sociedad Navarra de Garantía Recíproca) izenpetu zuten azaroaren 25ean. Gogoan izanen duzuenez, enpresa txiki eta ertainetarako bermeak kudeatzeko lankidetza hitzarmena da, eta 30 milioi euroko aurrekontua du. Izan ere, enpresek gaur egun duten arazo larrienetako bat likidezia falta da, José Manuel Ayesa CENeko presidenteak adierazi duenez.


Miranda kontseilariak, hiru neurriok azaltzeaz gain, honako hauek eskatu dizkie herritarrei: krisiaren aurrean lasai egoteko, "normal bizitzeko, orain arte bezala", eta kontsumoa dinamizatzeko. Era berean, Nafarroako Gobernuaren "kezka nagusia" Foru Komunitateko lanpostuei eustea dela adierazi du.


Mirandak, azkenik, eskerrak eman dizkie Nafarroako enpresei, "aberastasuna sustatzeko grina" dutelako, eta era berean, euren kezkak adierazi dituztela eta jarrera kolaboratzailea dutela nabarmendu du.


Zerga bilketaren igoera arina


 Mirandak adierazi duenez, Nafarroako Ogasuneko zerga bilketa handitu egin da, gutxi bada ere, irailaz geroztik.


Zentzu horretan, 2008ko bigarren hiruhilekoan zerga bilketa nabarmen txikitu zen, eta 2008ko abuztuko zerga bilketa, adibidez, 2007ko abuztukoa baino %14 txikiagoa izan zen. Irailean, berriz, zerga bilketa %13 txikiagoa izan zen, eta azaroan eta urrian, %12 eta %11 txikiagoa. Mirandaren ustez zerga bilketa handitzen hasteko sintomak izan daitezke horiek.

Dokumentazioa:
Plan anticrisis del Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa