(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogeita sei film lehiatuko dira "Punto de Vista" Zinema Jaialdian, 10.000 euroko Sari Nagusia irabazteko astelehena, 2008.eko abenduak 22

2009koa bosgarren jaialdia izanen da, Iruñean eginen dute otsailaren 13tik 21era bitarte, eta Sari Nagusiaz gain, zuzendari onenaren Jean Vigo Saria eta film labur onenaren saria emanen dituzte


Hogeita sei film (horietako hiru espainiarrak) lehiatuko dira "Punto de Vista" Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Nafarroako Jaialdian. 2009koa bosgarren jaialdia izanen da, eta Iruñean eginen dute, otsailaren 13tik 21era bitarte.


"Punto de Vista" Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, eta 2009ko jaialdiko lehenengo hautaketara 603 film aurkeztu zituzten. Hautatu dituzten 26 filmak Civican aretoan ikusi ahal izanen dira, eta honako sari hauek irabazi ahal izanen dituzte: "Punto de Vista" Sari Nagusia, film onenari (10.000 euro); Jean Vigo Saria, zuzendari onenari (5.500 euro); eta Film Labur Onenaren Saria (3.500 euro). Epaimahaiak bi aipamen berezi ere egin ahal izanen ditu (1.250 euro bakoitzak), eta ikusleek, berriz, film onenaren sari berezia ematen dute (2.500 euro).


2009ko "Punto de Vista" Jaialdiko epaimahaikideak honako hauek izanen dira: Peter Lynch kanadar zuzendaria; Marta Andreu ekoizle independente eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sormenezko Dokumentalaren Masterreko koordinatzailea; Hans-Joachim Schlegel historialari eta Europako Zinema Akademiako kidea; eta José Enrique Monterde Bartzelonako Unibertsitateko Artearen Historiako irakasle eta "Cahiers du Cinéma España" aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea.


Hautatu dituzten 26 filmak honako hauek dira: Film luzeak: La orilla que se abisma, Gustavo Fontán, Argentina. 64’; Iraqi Short films, Mauro Andrizzi, Argentina. 93’; El cielo, la tierra y la lluvia, José Luis Torres Leiva, Txile, 110’; Mirages, Olivier Dury, Frantzia, 45’; Alicia en el País, Esteban Larrain, Txile, 86’; Z32, Avi Mograbi, Israel/Frantzia, 81’; Four Steps, Audrius Stonys, Lituania, 50’; Al más allá, Lourdes Portillo, Estatu Batuak, 42’; Los Herederos, Eugenio Polgovsky, Mexiko, 90’; Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo, Yulene Olaizola, Mexiko, 83’; Line, Kotani Tadasuke, Japonia, 52’; Revue, Sergei Loznitsa, Alemania/Errusia/Ukraina, 82’; eta Dust, Harmut Bitomsky, Alemania. 90’.


Film laburrak: Horse Is Not A Metaphor, Barbara Hammer, Estatu Batuak, 30’; Four Questions for a Rabbi, Jay Rosenblatt, Estatu Batuak, 12’; The chair, Grace Schwindt, Britainia Handia, 10’; Booths, Mikhail Zheleznikov, Errusia, 27’; The Spot, Alexandre O. Philippe, Estatu Batuak, 17’; Bitch Academy, Alina Rudnitskaya, Errusia, 29’; The treasured waters, Ilkka Rautio, Finlandia, 14’; Maesmak, Georges Salameh, Italia, 20’; La Constelación Bartleby, André Duque, Espainia, 23’; Mi hermana y yo, Virginia García del Pino, Espainia, 10’; El tránsito, León Siminiani, Espainia, 12’; Lost World, Gyula Nemes, Hungaria/Finlandia, 20’; eta Kici, Kici, Pawel Lozinski, Polonia, 28’.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa