(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaixotasun meningokozikoa dela-eta ospitaleratuta dauden bost pertsonek B motako meningokokoa dute astelehena, 2008.eko abenduak 22

Nafarroako ospitaleek lasai egoteko adierazi diete herritarrei, eta bost kasuak hain epe laburrean jazo izana kasualitatez gertatu dela uste dute


Gaixotasun meningokozikoa dela-eta ospitaleratu behar izan dituzten bost pertsonek B motako meningokokoa dute. Horixe bera jakinarazi dute Ignacio Yurss Arruga Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoak, Begoña Goldaracena Tanco Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoak, Concepción Goñi Orayen Bideko Ama Birjina Ospitaleko Pediatriako ZIUko (zainketa intentsiboetako unitatea) sendagileak eta Blanca Esther Salvador Ballaz helduentzako ZIUko sendagileak.


Profesionalek, gainera, lasai egoteko adierazi diete herritarrei. Adierazi dutenez, gaixotasun meningokozikoa garai honetan agertu ohi da, baina kasu honetan "48 orduan 5 kasu jazo izanak atentzioa eman du". Yurssen arabera, bost kasuak hain epe laburrean jazo izana "kasualitatez gertatu da".


Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute, eta bertan B motako meningokokoa 4 pertsonek dutela esan dute. Nolanahi ere, goizean zehar beste gaixo bat diagnostikatu dute. Sendagileek zehaztu dutenez, gaixoak honako hauek dira: Nafarroako Ospitalean, 19 urteko emakumezko bat (solairuan dago eta onera egiten ari da); eta Bideko Ama Birjina Ospitalean, 80 urteko gizonezko bat eta 47 urteko emakumezko bat (biak oso larri daude), 16 urteko emakumezko bat (larri dago, baino onera egiten ari da), eta 14 urteko emakumezko bat (larri baino egonkor dago). Guztiak kasu primarioak dira (gaixotasuna ez diete elkarri kutsatu).


Sendagileek azaldu dutenez, ez dago B motako meningokokoaren aurkako txertorik, baina kutsatze katea eten daiteke, antibiotikoen bidez. Nolanahi ere, kutsatzeko "oso harreman estua" behar da. Hala, Osasun Publikoaren Institutuak 123 lagunentzako tratamendu kimioprofilaktikoa eman du, kutsatze katea eteteko. Hain zuzen ere, tratamendua jaso dutenetatik 80 gaixoen ahaideak edo gaixoekin harreman estua duten pertsonak dira, eta 43, berriz, ikastetxeetan eta aisialdi lekuetan gaixoekin harremanetan egon izan daitezkeen pertsonak.


Osasun Publikoaren Institutuak eman dituen datuen arabera, 2007an Nafarroan 25 pertsonek izan zuten gaixotasun meningokozikoa, eta 2008an, berriz, 26 kasu egon dira (abenduaren 20ko eta 21eko bost kasuak barne).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa