(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak BEZa hilero itzultzeko araubide berria onartu du astelehena, 2008.eko abenduak 29

Gainera, ez ordainduz gero, BEZaren zerga oinarria zuzentzeko epea txikitu du, bi urtetik batera


Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du gaur, eta haren bidez, BEZa hilero itzultzeko araubide berria onetsi du (orain arte itzultzeak urtean behin egiten zituzten). Neurria 2009ko urtarrilaren 1ean jarriko dute indarrean, eta iraunkorra izanen da. Orain, baldintza zehatzak finkatuko dituen erregelamendua idatzi beharko dute.


Xedapenaren helburua honako hau da: enpresa batzuetan likidezia hobetzea, dituzten zailtasunak arintzeko, eta beste enpresa batzuetan inbertsioak sustatzea edo bizkortzea. Kalkuluen arabera, neurriaren bidez 63 milioi euroko likidezia txertatu dezakete 2009an.


Araubide berriak Nafarroan BEZaren urteroko aitorpena aurkezten duten eta urte osoan zehar itzultzeak jasotzeko eskubidea duten enpresa guztietan izanen du eragina. 2007an, adibidez, 5.362 enpresek eskatu zuten urteroko itzultzea, eta orain, hileroko itzultzeak eskatu ahal izanen dituzte.


Gainera, ez ordainduz gero, BEZaren zerga oinarria zuzentzeko epea txikitu du Foru Gobernuak, bi urtetik batera.


Nafarroako Gobernuak krisiaren aurka borrokatzeko aurten bultzatu dituen neurrietako bi dira, hain zuen. Beste neurri batzuk sozietateen gaineko zergaren itzultze aurreratua, merkataritza enpresetarako laguntzak, eta Nafarroako proiektu multinazionaletarako finantzaketa (SODENA) dira.


Era berean, Nafarroa 2012 Plana azpimarratu behar dugu. Plana maiatzaren 23an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta hari jarraiki, zuzkidura eta azpiegitura publikoetarako inbertsioak eginen dituzte (4.508 milioi eurotik gora, Nafarroako BPGaren %20). Azkeneko hilabeteetan beste erkidego eta herrialde batzuetan ere antzeko planak onartu dituzte.


Gobernuak hartu dituen beste bi neurri honako hauek dira: batetik, aurtengo Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastua behin-behinean mugatzea (150 milioi euro), aurreikuspenen arabera Ogasuneko zerga bilketak behera eginen duelako; eta bestetik, Nafarroako Gobernuko eta enpresa publikoetako langile zerrenda egonkortzea eta goi kargudunen soldatak izoztea.


Krisiaren aurkako planaren osagarri gisa Nafarroako ekonomia suspertzeko neurrien Foru Legea aipatu behar dugu. Legea Gobernuak bultzatu zuen, eta Parlamentuak urriaren 30ean onetsi zuen. Hari jarraiki, neurri hauek hartu dituzte: 2008ko PFEZaren aldaketa (440 euroen neurria), 2009-2011ko PFEZaren aldaketa (etxebizitzak zaharberrituz gero dedukzio handiagoak eginen dituzte); sozietateen gainezko zergaren aldaketa (aktiboen kitapena hirukoiztuko dute eta enpresa txiki eta ertainetarako eta autonomoentzat aktiboak azeleratuko dituzte); eta "Aval Navarra" (Nafarroa bermea), 30 milioi euroko aurrekontua duena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa