(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an iaz baino bi aldiz biltzar gehiago eginen dituzte Nafarroan asteazkena, 2009.eko otsailak 4

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak 2009an Nafarroan eginen dituzten biltzarren aurrerapena aurkeztu du gaur goizean.


Kontseilaria "Iruñea Convention Bureau" erakundeko buru da; hots, Nafarroa biltzarrak egiteko leku gisa sustatzea helburu duen erakundeko buru. Erakundeko kideak Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Nafarroako Merkataritza Ganbera, Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea (AEHN), Nafarroako Kutxa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Baluarte dira, hain zuzen.


2008ko urtarrilean 14 ekitaldi zeuden baieztatuta, eta 2009ko urtarrilean, berriz, 33 daude baieztatuta. Bilera gehienak Nafarroako hiriburuan eginen dituzte, honako leku hauetan: Baluarten, Ikerketa Mediko Aplikaturako Zentroan (CIMA), Nafarroako Unibertsitatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Sendagileen Elkargoan, eta hoteletan. Tuteran eta Erriberrin ere eginen dituzte biltzarrak.


Kultura eta Turismo Departamentuak azpimarratzen duenez, Nafarroak hainbat abantaila ditu biltzarrak egiteko: azpiegiturak, komunikazio onak, ostalaritza eta sukaldaritza eskaintza, edo bisita turistikoak egiteko aukera. Gainera, Departamentuaren arabera, biltzarkideek ohiko turistek baino bost bider gehiago gastatu ohi dute, maila kultural eta ekonomiko ertain/altua izaten dute, eta ingurunea errespetatzen dute.


Otsailean, honako biltzar hauek eginen dituzte Iruñean: Espainiako Farmazia Industrialaren eta Galenikoaren Elkarteko IX. Biltzarra (200 parte-hartzaile), Espainiako Proteomika Elkarteko (SEProt) III. Biltzarra (CIMAN, 250 parte-hartzaile), Talentua Erakartzeko eta Leialtzeko "Ágora Talentia" Munduko I. Foroa (250 parte-hartzaile), eta Komunikazioaren Nazioarteko XXIII. Biltzarra (250 bat biltzarkide).


Martxoan, berriz, bi biltzar hauek nabarmendu ditzakegu: Gazteentzako Balioen Biltzarra (1.500 biltzarkide) eta Onkologiaren Nazioarteko V. Biltzarra (Nafarroako Unibertsitatea, 400 parte-hartzaile).


Maiatzean, honako biltzar hauek eginen dituzte: Mendekotasunaren eta Bizi-kalitatearen Nazioarteko Biltzarra (500 biltzarkide), Espainiako Arteriosklerosi Elkartearen XXII. Biltzar Nazionala (500 parte-hartzailea), eta Barazkien eta Osasunaren Nazioarteko Biltzarra (400 biltzarkide).


Ekainean, hiru biltzar hauek eginen dituzte: Haurren eta Nerabeen Psikiatriako Espainiar Elkartearen XLIV. Bilera (500 biltzarkide), Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Biltzar Nazionala (800 parte-hartzaile), eta Kirurgiarako Laserraren Espainiar Elkarteko XV. Biltzarra (300 bat parte-hartzaile).


Urrian, bi biltzar azpimarragarri eginen dituzte Iruñean: Espainiako Nefrologia Elkartearen Biltzarra (1.500 biltzarkide) eta Nefrologiako Erizaintza Biltzarra (900 parte-hartzaile). Gainera, Aseguruetako Perituen Elkartearen Biltzarra (500 biltzarkide) eta Europako Anestesia Elkartearen Biltzarra (400 parte-hartzaile) ere eginen dituzte.


Azaroan, azkenik, honako biltzar hauek eginen dituzte: Espainiako Txertaketa Elkarteko V. Biltzarra (400 parte-hartzaile), UGTko Metalaren Biltzar Nazionala (1.200 parte-hartzaile), Espainiako Psikogeriatria Elkartearen XVII. Bilera (400 parte-hartzaile), eta Nafarroako Ekonomiaren VIII. Biltzarra (350 parte-hartzaile).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa