(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak Funesko saihesbidea eraikitzeko baimena eman du

astelehena, 2009.eko otsailak 9

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariari baimena eman dio Funesko saihesbidea (NA-6631) eraikitzeko kontratua izenpetzeko, 2,5 milioi euroren truke.



Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailearen baitan dauden lanak dira, eta 7 hilabeteko gauzapen epea dute. Hain zuzen ere, lanak bi tarte hauetan eginen dituzte: lehenengoan, saihesbidea eraikiko dute (900 metro); eta bigarrenean, NA-6631 errepidea zabaldu eta hobetuko dute (1.095 metro). Bi tarteak biribilgune baten bidez lotuko dituzte.


Saihesbidea Funesen bertan hasiko da, eta Eiherako bidearen ibilbideari jarraituko dio, abere bidearekiko elkargunean diseinatu duten biribilguneraino.

Gaur egun, NA-6631 errepideak 6 metrotik beherako plataforma du, eta ez du bazterbiderik. Gainera, erradio txikiko bihurguneak ditu, eta Funesko zeharbideko gune batzuetan ibilbidea estuagoa da. Hartara, esku-hartzeari esker, zirkulazioa arinagoa eta seguruagoa izanen da.

Dokumentazioa:
Mapa de la variante

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa