Castellano | Euskara | Français | English
Foru Komunitateko Automobilgintza Klusterreko enpresen eta eragileen hirurogeita hamar ordezkarik bilera egin zuten atzo (astelehena, otsailaren 16a), Automobilgintza Sektoreko Lehiakortasun Plana (Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa) eta proiektuak lantzeko aukera aztertzeko.
Elías León Siminiani, Georges Salameh eta Oliver Dury zinemagileek eguerdian aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Punto de Vista Zine Dokumentalaren Jaialdian lehiaketara eramango dituzten pelikulak; hain zuzen ere, El tránsito, Maesmak eta Mirages, hurrenez hurren.
Kaputxinoen misioa 1953az geroztik ari da lanean Ekuadorren, eta indigenen alde egindako lanarengatik eman diote saria; batik bat, hezkuntzaren, osasunaren eta turismo ekimenen arloan eta herri indigenetako kultura, historia eta hizkuntza berreskuratzeko egindako lanarengatik
Nafarroako euskaltegiek edo helduei euskara irakasteko erakundeek, 2008. urtean, Hezkuntza Departamentuaren finantzaketa jaso dute, hain zuzen ere, 495.000 euro.
Europan 50 milioi herritarrek baino gehiagok lurraldeetako edo eremu urriko hizkuntza dute
Azkeneko urteetan behera egin du Nafarroan erroldatutako ekuadortarren kopuruak, baina oraindik ere horixe da Foru Komunitateko atzerritar talde ugariena