(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nekazariek eta abeltzainek Gobernuarekiko kudeaketen %90 modu telematikoan egin ahal izanen dituzte aurten

osteguna, 2009.eko otsailak 19

Sektorea modernizatzea helburu duten neurriez gain, Sanzberro kontseilariak honako hau ere iragarri du: lehenengo instalazioa egin nahi duten nekazari gazteentzako hobariak handitu eginen dituztela



Nafarroako Gobernuak ezarritako helburuei jarraiki, nekazariek eta abeltzainek Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin egiten dituzten kudeaketen %90 modu telematikoan egin ahal izanen dituzte 2009an; hau da, Departamentuko bulegoetara joan gabe.


Gainera, Nafarroako nekazarien eta abeltzainen %90ek euren herrian bertan sarbide telematiko bat izan dezaten ere nahi du Gobernuak, eta horretarako, lankidetza hitzarmenak izenpetuko ditu kooperatibekin eta finantza entitateekin. Hala, nekazariek eta abeltzainek denbora gutxiago beharko dute kudeaketa burokratikoak egiteko.


Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak eman du neurrion berri, gaur goizean, "Evolución de los mercados agrarios y la PAC" jardunaldiaren itxieran. Jardunaldia Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak (UAGN) antolatu du, eta Josep Puxeu Estatuko Gobernuko Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioko Landa Ingurunearen eta Uraren estatu idazkariak ere parte hartu du bertan.


Sektorea modernizatzeko neurriak iragartzeaz gain, Nafarroako Gobernuak nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak dinamizatzeko ematen dituen laguntzen berri ere eman du Sanzberro kontseilariak. Iragarri duenez, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Foru Agindu bat onartuko du aurki, lehenengo instalazioa egin nahi duten nekazari gazteentzako hobariak handitzeko. Hala, gaur egun 55.000 euro ematen dituzte, eta Foru Agindua onartzen dutenean, berriz, 70.000 euro emanen dituzte (Europar Batasunak onartzen duen gehienezko zenbatekoa).


Neurri horren bidez gazteak nekazaritzan jardun daitezen bultzatu nahi dute. Iaz, esaterako, 120 nekazari gazte hasi ziren lanean Nafarroan (ohiko kopurua bi bider), eta gainera, 2008an nekazaritzako eta abeltzaintzako lanpostuek gora egin zuten, gainerako sektoreetan ez bezala, eta horren eragileetako bat hobariak izan ziren.


Bestalde, kontseilariak iragarri duenez, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nekazaritza eta Abeltzaintza Kudeatzeko Institutu Teknikoetako jarduna eta zerbitzuak berrantolatuko ditu, ustiategien eraginkortasun tekniko-ekonomikoa eta teknologia maila hobetzea helburu duten jarduerak indartze aldera. Horregatik, sektoreko profesional elkarteekin eta eragileekin bildu da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa