(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Pérez-Nievas kontseilariak 2009-2010 ikasturtean programa eleanitzak gauzatuko dituzten ikastetxe publikoen eskaintza aurkeztu du

osteguna, 2009.eko otsailak 19

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak 2009-2010 ikasturtean programa eleanitzak gauzatuko dituzten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoen hezkuntza eskaintza aurkeztu du, gaur goizean, prentsaurrekoan.



Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia eta Elena Vallés Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria ere bildu dira prentsaurrekora.


Departamentuak abian jarri dituen programa eleanitzek harrera ona izan dute, eta horrexen ondorio da eskaintza berria. Izan ere, programa eleanitzak ezarri dituzten ikastetxeetako izen-emateek gora egin dute eta programa eleanitzetan parte hartzen duten familien kopurua ere handitzen ari da etengabe (1.918 ikasle 2008-2009 ikasturtean, eta Nafarroako sare publikoko Haur Hezkuntzako 3-4 urteko ikasleen %8).


Programa eleanitzei esker ikastetxeak eta ikastetxeetako hezkuntza proiektuak nabarmen berritzen dira, eta edukiak, hizkuntzen tratamendua, irakaskuntza lana, eta hezkuntza etapak eta zikloak integratzen hasten dira.


Departamentuak hautatu duen ikuspuntuak bi ardatz unibertsal hauek ditu.


1.- Hizkuntzen tratamendu bateratua: curriculumeko hizkuntzak hitzarmenei jarraiki eta modu harmonikoan lantzeko modua (plangintza, garapena, ebaluazioa), ikasitakoa hizkuntza batetik bestera eramaten laguntzeko.


2.- Hizkuntzen eta edukien ikaskuntza bateratua: hizkuntzak edukien bidez ikastea eta edukiak hizkuntzen bidez ikastea. Hizkuntzak egiaz eta etengabe erabil daitezen sustatzea, dagokion testuinguruan eta eskola bizitzaren xedeetarakoa.


Haur eta Lehen hezkuntzako programa eleanitza. Irakaskuntza hizkuntza nagusia: gaztelania


Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetako programa eleanitzetan, hizkuntzen tratamendua irakaskuntza hizkuntzaren mende dago. Hala, irakaskuntza hizkuntza nagusia gaztelania denean (gehiengoaren hizkuntza), eskola orduen %40 ingelesez eman daitezke. Gainera, irakasgaietako bat euskara izan daiteke.


Horrela bada, Haur Hezkuntzan (3-5 urte) gutxienez 50 minutuko 10 eskola saio egiten dituzte astean. Hau da, 875 ordu etapa osoan(ohiko ikastetxeetan, berriz, 350 ordu).


Lehen Hezkuntzan(6-11 urte) ere, gutxienez 50 minutuko 10 eskola saio egiten dituzte astean. Hots, 1.750 ordu etapa osoan (ohiko ikastetxeetan, berriz, 875 ordu).


Ingelesa hizkuntza gisa eta beste ezaguera arlo batzuk (matematika, zientzia, artea...) irakasteko komunikazio hizkuntza gisa lantzen dute.


Programa eleanitzak eskaintzen dituzten ikastetxeen zerrenda atxikitako tauletan dago.


Haur eta Lehen hezkuntzako programa eleanitza. Irakaskuntza hizkuntza nagusia: euskara


Irakaskuntza hizkuntza nagusia euskara da (eremu urriko hizkuntza), eta ondorioz, denbora faktore erabakigarria da hizkuntzen plangintza egiteko. Gainera, gaztelania derrigorrezko hizkuntza da.


Hala, ingelesa 4 urtetik aurrera hasten dira lantzen, hizkuntza (irakasgai) gisa eta beste ezaguera arlo batzuk (matematika, zientzia, artea...) irakasteko komunikazio hizkuntza gisa. Ordu kopurua pixkanaka-pixkanaka handitzen dute, eta Lehen Hezkuntzako azken zikloan ia eskola orduen %30 ingelesez ematen dituzte.


Horrela bada, Haur Hezkuntzan (4-5 urte) 50 minutuko 5 eskola saio egiten dituzte astean. Hau da, 291 ordu etapa osoan (ohiko ikastetxeetan, berriz, 233 ordu).


Lehen Hezkuntzan (6-11 urte), berriz, 50 minutuko 7 (1. Zikloan) edo 8 (2. eta 3. Zikloetan) eskola saio egiten dituzte astean. Hots, 1.341 ordu etapa osoan (ohiko ikastetxeetan, berriz, 875 ordu).


2009-2010 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako programa eleanitzak eskainiko dituzten ikastetxe berrien zerrenda atxikitako tauletan dago.


Bigarren hezkuntzako programa eleanitzak. Irakaskuntza hizkuntza nagusiak: ingelesa eta frantsesa




Bigarren hezkuntzako programa eleanitzetan, atzerriko hizkuntza irakasgai gisa eta irakasgai bat edo bi (ikastetxearen eta mailaren arabera) lantzeko komunikazio hizkuntza gisa erabiltzen dute.



Datorren ikasturteko eskaintza atxikitako tauletan dago.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
tablas de ofertas por centros
Presentación Programa
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa