Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
VINSA sozietatearen azken kanpainako etxebizitza babestuen behin betiko esleipen zerrenda argitaratu dute
ostirala, 2009.eko otsailak 20Esleipendunaren profila honako hau da: 25-33 urteko bi kide dituen familia unitatea (bikotea), IPREM 2,5 bider baino gutxiagoko diru sarrerak dituena, eta etxebizitza Erripagainan egokitu zaiona
Iruñeko Eskualdean bi urteren buruan eraikiko dituzten 1.318 etxebizitza babestuen behin betiko esleipen zerrenda argitaratu du VINSA sozietateak. Aurkeztutako 59 alegazioak aztertu eta 22 onartu ondoren, behin betiko zerrenda Nafarroako Gobernuko webgunean(www.navarra.es) argitaratu dute.
Era berean, eskatzaileek VINSA sozietatearen webgunea (www.vinsanavarra.es) erabil dezakete, honako hauek kontsultatzeko: etxebizitzaren bat egokitu zaien edo ez, euren etxebizitza non dagoen, zer sustapen egokitu zaien, sustatzailea zein den, eta euren etxebizitzak zenbat logela dituen. Kontsultak egiteko nortasun agiriaren zenbakia eman beharko dute. Bestalde, datorren astean esleipendunek gutun bat jasoko dute, datuon berri emateko, eta ondoren, sustatzaile bakoitza dagozkion esleipendunekin harremanetan jarriko da, izapideei jarraipena emateko.
align=justify>Etxebizitzen %72 bi titularrek aurkeztutako eskaerei esleitu dizkiete, eta %27,76, berriz, pertsona bakar batek aurkeztutako eskaerei. Hala, eskaera faseko ehunekoak guztiz alderantzikatu dira; izan ere, 4.642 eskaera (eskaera guztien %72,44) pertsona bakarrak izenpetu zituzten, eta %27,4, berriz, bi pertsonak.Horrela bada, esleipendunaren profila honako hau da: 25-33 urteko bi kide dituen familia unitatea (bikotea), Ondorio Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa (IPREM) 2,5 bider baino gutxiagoko diru sarrerak dituena, eta hiru logela edo gehiagoko etxebizitza egokitu zaiona, Erripagainan.
Eskatzaileen %78ri lehenetsi zuten lekuan esleitu diete etxebizitza, eta %11ri, berriz, aukeratu zuten bigarren lekuan. Etxebizitza Antsoainen nahi zutenei dagokienez, %94k baino gehiagok hala lortu dute, eta etxebizitza Iruñean nahi zutenen kasuan, berriz, %87k. Aldiz, egokitzapen maila txikiagoa izan da Berriobeitin (%50) eta Entremutilavasen (%60).
Esan dugun moduan, etxebizitzak eraikitzeko bi bat urte beharko dituzte, eta honako leku hauetan egonen dira: Iruñeko Buztintxuri (343) eta Ezkaba (50) auzoetan, Erripagainan (336), Berriozarren (154), Berriobeitin (124), Entremutilvasen (286), Antsoainen (21), eta Burlatan (4).
Esleipendunaren profila
Etxebizitzen %57,47 bi kideko familia unitateei esleitu dizkiete, eta %19,92, berriz, kide bakarreko familia unitateei. Eskaera faseari dagokionez, eskaeren %21,82 bi kideko familia unitateek egin zituzten, eta eskaeren %67,98, berriz, kide bakarreko familia unitateek.
Etxebizitzen %50,04 diru sarrera txikiak dituzten eskatzaileei esleitu dizkiete (IPREM 2,5 bider baino gutxiago), baina eskaera fasean errenta txikiko eskatzaileen ehunekoa handiagoa izan zen (%57,68). Diru sarrera ertainak dituztenen kasuan, ehunekoa handitu egin da eskaera fasetik esleipen fasera (%38,65etik %43,59ra), eta baita diru sarrera handiak dituztenen kasuan ere (%3,67tik %6,37ra).
Etxebizitzen tamainari dagokionez, hiru logela edo gehiagoko etxebizitzen eskaintza handiagoa izan da, eta ondorioz, tamaina handiko etxebizitzen ehunekoa handitu egin da eskaera fasetik esleipen fasera (%68,79tik %85,47ra). Bi logelako etxebizitzen kasuan, aldiz, ehunekoa txikitu egin da eskaera fasetik esleipen fasera (%31,45etik %13,88ra).
Adinari dagokionez, esleipendunen %68,3 25-32 urtekoak dira. Esleipendunen %52,4 emakumezkoak izan dira; eskaera fasean, berriz, %51.