Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Pirinioen Autobiaren bi tarte kontratatuko ditu itzalpeko bidesariaren bidez
asteartea, 2009.eko otsailak 24Legegintzaldiko obra-lizitaziorik garrantzitsuena da. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak gaur egungo krisialdian lehentasunezko bi helburuetan aurrera egiten du: ekonomia dinamizatzea eta enpleguari eustea
Nafarroako Gobernuak baimendu egin du itzalpeko bidesariaren sistema erabiliz Pirinioen A-21 Autobiako 4. eta 5. tarteen eraikuntza kontratatzea (Judasen Bentatik probintziako mugara), baita autobia osoaren kontserbazioa ere Nafarroa zeharkatzen duen tartean.
Jardunak bi urte eta erdiko betearazpen-epea du. 2009an hasiko da eta 2011n amaituko da. Jarduna Nafarroako Errepideen II. Plan Zuzentzailean sartzen da eta Nafarroa 2012 Plana osatzen du.
Pirinioen Autobiako 4. eta 5. tarteak azpiegitura honek Nafarroako lurretan dituen tarterik konplexuenak dira; izan ere, bi tunel, tunel faltsu bat eta 3 zubibide garrantzitsu eraikiko dira (bat Irati ibaiaren gainean, eta beste biek Esa urtegia etorkizunean izango duen zabalketaren gainetik gurutzatuko dute).
Tarte horiek eraikitzeko aurrekontua 245.733.331,3 eurokoa da, eta bien luzera osoa 16,6 kilometrokoa da.
Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaldu duen moduan, autobiaren bi tarte horien kontratazioa legegintzaldi osoko obra-lizitaziorik garrantzitsuena da. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak gaur egungo krisi-egoeran lehentasunezko bi helburuetan aurrera egingo du: ekonomia dinamizatzea eta enpleguari eustea. Era berean, jardun horren bidez, Foru Gobernuak planifikatutako ardatz estrategiko guztien betearazpena gauzatzen da, hain zuzen ere, Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Plan Zuzentzailean jasotakoak.
1., 2. eta 3. tarteei dagozkien 29,42 kilometroetan 101.510.000 euroko inbertsioa egingo dela nabarmendu behar da. Hori dela eta, aurrekontu osoa 347.243.313 eurokoa da. 1., 2. eta 3. tarteen betearazpen osoa 2009. urtearen erdialdean amaituko da.