(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta Industria Ministerioak itzalaldi analogikoaren berri eman diete ekainean LTDerako trantsizioa egingo duten herri nafarretako alkateei

asteazkena, 2009.eko otsailak 25

Martxoan kanpaina bat jarriko dute abian, herritarrei prozesu hori nolakoa izango den azaltzeko



Lurreko telebista digitalerako trantsizioaren berri eman dute gaur, Tuteran, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Telekomunikazio eta Teknologia zuzendari nagusi Bernardo Lorenzo Almendrosek. Arratsaldean berriz ere egingo dute aurkezpena, San Adrianen, Jose Antonio Quintela Gonçalves Lurreko Telebista Digitalerako Trantsizioaren Bulego Nazionaleko zuzendariarekin batera.


  Bi Gobernuen asmoa da ekainean LTDerako trantsizioa egingo duten Erriberako, Lizarrerri hegoaldeko eta Lana haraneko 42 udalerrietako alkateak izatea itzalaldi analogikoaren berri jasotzen lehenak. Itzalaldiaren bigarren fasea abenduan hasiko da eta LTDak ia Nafarroa osoa hartuko du.



Itzalaldia Europar Batasunaren ekimen bat da eta Espainian gobernu zentrala ari da gauzatzen, autonomia erkidegoen laguntzarekin. Nafarroako Gobernuak LTD Nafarroa osoko biztanleei heltzeko finantzaketa jarri du. Gainera, Foru Gobernuak Espainiako Gobernuaren komunikazio kanpaina sustatuko du, itzalaldiaren fase bakoitzean dagozkien herrietan materiala banatuta eta ekintzak antolatuta.


Informazio kanpaina


Foru Gobernuak 2009an 300.000 euro jarriko ditu telebista analogikotik lurreko telebista digitalerako trantsizioaren berri emateko. Aurrekontu horren erdia ekainera arte erabiliko da; hilabete horretan egingo da, hain zuzen, Nafarroa hegoalderako informazio kanpaina. Aurrekontuaren gainerakoa urteko bigarren seihilekoan egingo den kanpainarako erabiliko da. Kanpaina horren ondoren, itzalaldiak Nafarroa osoa hartuko du.


Informazio kanpainei gaur ekin zaie: trantsizioa ekainean egingo duten Nafarroa hegoaldeko 42 udalerrietako alkateei prozesuaren berri eman zaie, goizean Tuteran eta arratsaldean San Adrianen. Ekitaldi horietara herri hauetako alkateak gonbidatu dituzte: Ablitas, Andosilla, Aras, Arellano, Arguedas, Arroitz, Azagra, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Zarrakaztelu, Castejon, Cintruenigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Galbarra (Lana), Gastiain (Lana), Lapoblacion, Elizagorria, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Meano, Mendabia, Monteagudo, Murchante, Murillo el Fruto, Ribaforada, San Adrian, Sartaguda, Sesma, Tutera, Tulebras, Iribarri (Lana), Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardin eta Biloria (Lana).


Kanpaina martxoan eta maiatzean egingo da eta autobus bat aipatu udalerrietan ibiliko da, herritarrei aurrez aurre informazioa emateko. Autobusean deskodegailua nola jarri azalduko dute, bideo didaktiko baten laguntzarekin, eta informazio liburuxkak banatuko dituzte. Ekimen hori apirilaren 15etik maiatzaren 15era egingo da, egunean zortzi orduan.


Halaber, 50.000 liburuxka eta 500 kartel argitaratuko dira, informazio garrantzitsuenarekin, biztanleei postaz banatzeko eta, baita ere, ikastegi, erretiratuen elkarte, kultur etxe eta beste aisia eremu batzuetan entregatzeko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa