Castellano | Euskara | Français | English
Ia hilabete batean, joan zen otsailaren 4az geroztik, Foruzaingoak 224 etxebizitza babestu bisitatu ditu adjudikazio hartzaileek beraiek erabiltzen duten edo, errentan emandakoen kasuan, maizterrak Nafarroako Gobernuak ikus-onetsitako kontraturik duen jakiteko. Guztira 260 etxebizitza bisitatuko dituzte, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuak abenduan abian jarri zuen Kontrol eta Ikuskapenerako 2009-2010 urteetako I. Planari jarraikiz.
Tunelak 438,6 metro luze eta instalazio hauek izango ditu, besteak beste: tokiko kontrol zentroa, su detektagailuak, telebista zirkuitu itxia, kanpoan eta barruan argiak, eta ingurumen kutsaduraren detektagailua
Estatuan, gai horretako Zerbitzuen Zorro Orokorra sortu nahi da, autonomia erkidego ezberdinetako gaixoen datuak zentralizatze aldera
Hezkuntza Departamentuak DBHko ikasketetan atzeratuta dauden ikasleentzako Curriculum Egokituaren Programa berriaren antolaketa eta funtzionamendua arautu berri ditu. Atzerapen hori gertatzen da ikasleek jarrera desegokia eta ikasgelan lan egiteko modura egokitzeko zailtasunak dituztelako; ikasle horiek, batzuetan, eskolara joateari uzten diote eta ikasketak bertan behera uzten dituzte.
Euskarabideak, lehen aldiz, 31 hitzaldiko zikloa antolatu du euskaraz eta gaztelaniaz, Nafar Ateneoarekin batera eta toki erakundeen eta EIREren (Unibertsitateko irakasleen Elkartea) lankidetzarekin.
Azterlanean 2014ra arteko epea ezarri da prozesu osoa egiteko