(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Brasileko ordezkaritza hartu du CENERen, Meatze eta Energia ministroa buru dela asteazkena, 2009.eko apirilak 1

Bisitan Miguel Sebastián Industria ministroa egon da, eta Foru Komunitateak energia berriztagarrien arloan duen kudeaketa jorratu dute


El Gobierno de Navarra ha recibido a la delegación brasileña en las instalaciones de CENER en Sarriguren.

El Gobierno de Navarra ha recibido a la delegación brasileña en las instalaciones de CENER en Sarriguren. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak gaur goizean Brasileko Gobernuaren ordezkaritza hartu dute, Edison Lobao Meatze eta Energia ministroa buru zela, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalean (CENER), Sarrigurenen (Egues). Instalazio horiek bisitatu ondoren, talde osoa, Miguel Sebastián Gascón Industria ministroarekin batera, zentro horrek Zangozan duen Aerosorgailuen Saiakuntza Laborategira abiatu da.

Sarrigureneko bisita José Javier Armendáriz Quel CENEReko zuzendari berriak gidatu du, eta Pedro Martín Uribe Energia idazkari nagusia eta José Donoso Alonso Enpresaburuen Elkarte Eolikoaren (EEE) presidentea alboan izan ditu, baita 40 pertsonatik gorako ordezkaritza ere, Brasileko eta Espainiako enpresetako ordezkariek eta energia berriztagarrien arloko adituek osatua.

Brasileko ordezkaritzaren bisitaren xedea zentro honek –eta Foru Komunitate osoak- energia garbien arloan garatutako ikerketaren eta aplikazioaren errealitatea ezagutzea da. Puntu honetan, gogoan izan behar da Nafarroak 25 urtetik gora daramatzala energia berriztagarrien sektorean lan egiten eta mota honetako iturriekin kontsumo elektrikoaren %65 hornitzen duela. Aurreikuspenen arabera, ehuneko hori %75ekoa izango da 2010ean (Espainian urte horretarako dagoen aurreikuspena %29 da).  

Miranda kontseilariak bere parte-hartzean adierazi du Nafarroako Gobernuak “energia berriztagarriak eskualde-garapeneko osagai moduan bultzatzen dituela energiaren, iraunkortasunaren, ekonomiaren, lanaren eta lurralde-orekaren esparruan”. Horrez gain, kontseilariak gogorarazi duenez, “energia berriztagarriei lotutako industria-sektoreak Nafarroako BPGdren %5 ematen du, eta bertan 6.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute”.

Bestalde, Mirandak azpimarratu duenez, Nafarroak une honetan Brasilek energia eolikoan duen potentzia “hirukoizten” du, eta zifra hori esanguratsua da, Brasil bioerregaien garapenean munduko liderra dela eta Latinoamerika osoan kokatutako potentziaren erdia duela kontuan hartuta. Zehatz esanda, kontseilariak esan duenez, Brasilek, neurriari erreparatuz munduko bosgarren herrialdea denak, 338,5 megawatt ditu instalatuta, eta Nafarroak 950. 


Miembres del Gobierno de Navarra y la delegación brasileña han visitado los laboratorios solares de CENER.

Miembros del Gobierno de Navarra y la delegación brasileña han visitado los laboratorios solares de CENER. ( irudia handitu )

Bestalde, Lobao ministroak adierazi duenez, CENER zentroak “Gizadiak energia garbiak erabiltzeko duen asmoa ohoratzen du”, “planeta kutsatzen jarraitzea saihesteko ahaleginak bateratu behar diren unean”. Lobaoren esanetan, Brasileko energiaren %92 baliabide hidrikoetatik lortzen da, eta une honetan energia eolikoaren aldeko apustua egitea erabaki denez, Nafarroara bisitan etorri dira.

Donosok Brasileko ordezkaritzaren bisita eskertu du, eta Nafarroak “energia berriztagarrien arloko ezagutzak” transmititzeko “erantzukizuna” duela nabarmendu du. EEEko presidentearen arabera, honako hau “Espainiako gizarteak azken urteetan egindako inbertsiorik onenetakoa da”. Azken alderdi hori azpimarratu du Martínek ere, bere ustez energia-iturri garbi hauek “nazio osoan lehentasunezko arreta jaso behar dutelako eta datozen urteetan munduaren erronka handienetakoa izan behar dutelako”.

Hitzaldien ostean, Brasileko ordezkaritzak CENERek Sarrigurenen dituen instalazioetan bisita egin du. Ondoren, Brasileko eta Nafarroako ordezkaritzak Aerosorgailuen Saiakuntza Laborategira (ESL) abiatu dira, Zangozara, instalazioak eta horien funtzionamendua ezagutzeko. Une horretan, Miguel Sebastián Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa gehitu zaie.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa