(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilaria Ogasunaren Iruñeko bulegoan Errentaren Kanpainaren lehen egunean asteartea, 2009.eko apirilak 21

Kanpainaren informazio-webak 50.000 atzipen izan ditu orain arte eta jada 9.500 aurretiko zita eman dira


Miranda kontseilaria  eta Perez de Albeniz  monjardin kaleko ogasunaren bulegoetan

Miranda kontseilaria eta Perez de Albeniz monjardin kaleko ogasunaren bulegoetan ( irudia handitu )

Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuna kontseilaria den Álvaro Miranda Simavilla Iruñeko Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoan egon da gaur, Monjardín 3 kalean, 2008 Errenta Aitorpenaren Kanpainaren lehen egunean, ekainaren 23ra arte luzatuk odena. Bisitan, kontseilariarekin batera Zerga Ogasuneko zuzendari-gerentea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza, egon da.

Kanpaina ofizialki gaur hasten de narren, iragan hilaren 7an jada aitorpen-proposamenak etxera bidali ziren, Ogasunak jada horiei dagozkien 87,7 milioi euro itzuliz. Gogoan izan bidalitako proposamena “ordaintzera” bada, bi ordainketetan helbideratzen dela: uztailaren 2an eta azaroaren 20an. Adostasunik ezean, aitorpena hautsi eta epearen barruan berria egin behar da.


Gainera, iragan hilaren 7an internet bidez aitorpenak egiteko epea irek izen ere, zergadunek aitorpenak www.navarra.es webaren bidez aurkeztuz. Orain arte mila pertsona inguruk aukeratu dute bide hori, asko jota astebeteko epean kobratuko dutelarik (777.000 euro inguru itzuli dira jada). Baina horrez gain, Ogasunaren web orriak 50.000 atzipen baino gehiago izan ditu egun hauetan. Kontsulta ohikoena “zenbat ateratzen den” simulazioa da, 20.000 atzipen jasoz. Bestalde, 7.000 erabiltzailek beren datu fiskalak kontsultatu dituzte eta 3.000 baino gehiagok banku-helbideratzea aldatzeko esteka atzitu dute.


Zergadunak 2008 Errenta – aitorpena egiten

Zergadunak 2008 Errenta – aitorpena egiten ( irudia handitu )

Bestalde, aurretiko zitaren sistemak funtzionatu duen lehen orduetan Zerga Ogasunaren bulegoren batean aitorpena egiteko 9.500 zita inguru eman dira, horietako gehienak telefonoz (izapidea Internet bidez ere egin daitekeen arren).

Gogoan izan Zerga Ogasunak aipatu Iruñeko Monjardín kalekoaz gain beste bost bulego dituela, horietan 74 pertsonek egiten dutelarik lan. Honakoak dira zehazki: Barañáin (Merkatal Hiribidea, 22), Burlata (Ezcabazábal Plaza, 9), Lizarra (Koroatzearen Plaza, 2); Tafalla (Teófano Cortés Plaza, 10) eta Tutera (Sancho el Fuerte Plaza, 8).

Bulego horietara joateko aurretiko zita apirilaren 17tik aurrera eska daiteke 901 505 505 telefonoan, 35 operadorek artatua. Era berean, aitorpena 21 erakunde laguntzaileetakoren baten bidez aurkez daiteke, 1.300 arreta-toki baino gehiago eskainiz. 

Kanpaina honetako berrikuntza nagusien artean 440rainoko kenkaria aplikatzea, PFEZ tarifaren %2ko murrizketa, etxeen akuradunei kenkaria handitzea (muga 600 eurotik 900era igoz), etxebizitzen akuratzaileei murriztea (jasotzen dituzten errenten %45 soilik aitortzen dute) eta Ondarearen gaineko zerga kentzea nabarmentzen dira.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa