Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iruñea-Zaragoza abiadura handiko korridorearen eraikuntzarako protokoloaren testua onartu da
astelehena, 2009.eko apirilak 27
Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak asko jota hurrengo hiru asteren barruan izenpetzea espero da
Abiadura handiko korridorearen ibilbidea Nafarroan zehar.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak gaurko saioan laster Sustapen Ministerioarekin izenpetuko eta Zaragoza-Iruñea abiadura handiko tren-korridorea eraikitzeko administrazio bien arteko lankidetzarako oinarriak finkatuko dituen protokolo orokorraren testua onartzeko akordioa hartu.
Protokoloan (asko jota hurrengo hiru asteren barruan izenpetzea espero da), Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioa Abiadura Handiko geltoki berrira arte doan Castejon eta Iruñeko Eskualdearen arteko Zaragoza-Iruñea Abiadura Handiko linearen plataforma eraikitzeko proiektuen idazketaz arduratuko dela ezartzen da.
Bestalde, Sustapen Ministerioa Zaragoza eta Castejon arteko Zaragoza-Iruñea Abiadura Handiko linearen plataforma eraikitzeko proiektuen idazketaz arduratuko da.
Aurrerago, adostutako finantzaketa-eredua jasoko duen hitzarmen-markoa izenpetzea espero da, Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari dagozkion obren eskaintza egiteko mandatuaz gain.
Protokoloaren edukia
Tuteratik igarotzen den zatiari dagozkion proiektuen idazketa interesdun administrazio guztiek behin ibilbide egokiena adostu ostean egingo da, aurrez beharrezko azterketa teknikoak eta indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen izapideak burututa.
Horrez gain, protokoloak Abiadura Handiko geltoki berrira arte doan Castejon eta Iruñeko Eskualdearen arteko Zaragoza-Iruñea Abiadura Handiko linearen plataforma eraikitzeko obren enkantea eta egikaritzea Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren ardura izango dela ezartzen du, zeinek bere aukerako zuzendaritza izango duen. Bestalde, Sustapen Ministerioari egokituko zaio Zaragoza eta Castejon arteko zatiko plataformaren eta gainegituraren (bidea, elektrifikazioa, seinaleztatzea, azpiestazioak, segurtasuneko eta telekomunikazioko sistemen instalazioa) obrak, Abiadura Handiko geltoki berrira arte doan Castejon eta Iruñeko Eskualdearen arteko gainegiturakoez gain.
Gainera, Gobernu Zentralak Tuteratik igarotzen den tren-korridorearen aukerei buruzko azterketak egiteko konpromisoa hartzen du, Nafarroako Gobernuarekin eta eragindako tokiko erakundeekin denen gustukoa den irtenbidea adostu arte.
Testuak Nafarroako Gobernuak Nafarroaren lurretako obren kostua aurreratuko eta kostu hori Nafarroa-Estatua Ekonomia Hitzarmenak ezarritako Nafarroaren ekarpenetik bi urte igaro arte deskontatuko ez duela jasotzen du. Halaber, Nafarroako Gobernuak inbertsiorako beharrezko maileguaren finantza-gastua ordainduko du, baina egindako zor publikoa Estatuarena izango da. Beraz, horrek ez du Foru Erkidegoak etorkizunean inbertsio berriak egiteko zorpetze-gaitasuna arriskuan jartzen.
Iruñera iristen den tren-korridorea egiteko inbertsioa mila milioi eurotik gorakoa izango da eraikuntzako obrak 2011ko lehen seihilekoan ikusiko dira.
Jarraipeneko batzordea
Protokoloan ezarritako beteko dela ziurtatzeko eta bere edukiaren egikaritzea bultzatzeko, egikaritzapenean sor litezkeen zalantzak ebazteaz gain, Estatuko Administrazio Orokorreko lau ordezkarik eta Foru Administrazioko beste lau ordezkarik osatutako Jarraipeneko eta koordinazioko batzordea sortuko da..
Batzorde horrek honako funtzioak izango ditu, administrazio bakoitzarenak diren eskumenen kalterik gabe: protokoloan aurreikusitakoa betetzen dela ziurtatu; bere interpretaziotik eta betetzetik sortutako zalantzak ebatzi; lanen jarraipenerako programa ezarri; eraikuntzako proiektuak egiteko beharrezkoak diren jarduketen eta protokoloa garatzeko hitzarmenen helburu diren gainerako jarduketen programazioko proposamenei dagozkien lan-dokumentuak egin; eta prozesuan parte hartzen duten gainerako administrazioekin eta agenteekin koordinazioa sustatu, protokoloko helburuak betetzeko beharrezko eta egoki jotzen diren ekintzak aurrera eramanez.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa