Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz presidentea Cintruenigoko Lantegi Eskolako ikastaroen amaieran egon da
asteartea, 2009.eko maiatzak 5
Bi urtez ikasleek prestakuntza jaso dute elektrizitatea eta igeltserotza espezialitateetan
Miguel Sanz presidentea Cintruenigoko Lantegi Eskolaren bigarren edizioaren amaieran egon da gaur goizean. Lantegi Eskola udalak sustatzen du eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, eta Europako Fondo Sozialak finantzatua dago.
Bi urtez elektrizitatea eta igeltserotza espezialitateetako hogei ikasleek prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso dute espezialitate bietan, lan-arloan, eta arriskuen prebentzioan. Horrez gain, ingurumena, gaztelera eta, lan-orientabidea gaien inguruko zeharkako prestakuntza jaso dute, besteak beste.
Programaren prestakuntza praktikoa udalerriko jauretxe bat, Loigorri Etxea, birgaitzean oinarritu da, bertan gelan ikasitakoa aplikatuz. Era berean, ikasleen kualifikazioa osatzeko beste lan eta obra batzuk egin dira udalerrian.
Lantegi Eskolak 2005ean ekin zion bere ibilbideari igeltserotza eta alabastroa espezialitateekin. Eskolaren lehen edizio horretan lan-munduan txertatzea %79koa izan zen, gehienak eraikuntzako eta alabastroko enpresetan, eta gutxi batzuk elektrizitate-enpresetan.
Lantegi Eskolako bigarren edizio honetako ikasleen profila honakoa da: Cintruenigon eta inguruko herrietan bizi diren 16 eta 24 urte bitarteko gazte kualifikatu gabe eta langabetuak; emakume kualifikatu gabe eta langabetuak; eta etorkin kualifikatu gabe, langabetu edo familia berriz biltzeko prozesuan daudenak.