Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak eta basogintzak elkarrekin lan egingo dute egurraren erabilera sustatzeko
asteartea, 2009.eko maiatzak 5
5.000 pertsonek lan egiten dute sektore horretan, 2008an 17,5 milioi euroko inbertsioa eginez basoak hobetzeko eta lehiakortasuna handitzeko
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, , Begoña Sanzberro Iturririak, bi hitzarmen izenpetu ditu gaur Nafarroako Baso Jabeen Elkarteko (FORESNA-ZURGAIA) presidentearekin, Luis Chamarro Lusarreki, eta Nafarroako Egur Enpresaburuen Elkarteko (ADEMAN) presidente den Arturo García Fernándezekin, Foru Erkidegoko basoetako egurraren mugikortasuna eta erabilera bultzatzeko.
Hitzarmen horiek onura publikokoak irizten diren jarduketak aurrera eramateko 160.000 euroko diru-laguntza barne hartzen dute, FORESNA-ZURGAIAren (120.000) eta ADEMANen (40.000) artean banatu beharrekoa. Besteak beste, honako jarduerek jasoko dute laguntza: laguntza teknikoa eta baso-jabeen eta industrien prestakuntza; egurraren erabilera sustatzen duten zabalkunde-jarduerak; eta baliabideen ustiapen ordenatua eta ziurtatuta.
Hitzarmen horien izenpea Nafarroako Gobernuak basogintza sustatzeko abian jarritako ekintzen harira gauzatu da, horiek Nafarroako Egurraren Mahaian proposatuak izan direlarik. Kontsultarako organo horrek Nafarroako Gobernua, tokiko erakundeak, jabeak eta baso-industriak biltzen ditu.
Sektore estrategikoa Nafarroarentzat Foru Erkidegoan urtean 350.000 m³ egur inguru erabiltzen dira. Ikuspuntu ekonomikotik sektorearen egonkortasuna Nafarroarentzat funtsezkotzat irizten da, egur-baliabideen jabe diren tokiko erakundeen sarrera nagusia baitira eta horien ustiapen-industriak landa-eremuan kokatzen baitira gehienbat, lanpostuak sortuz; beraz, landa-garapenaren faktore garrantzitsua da.
Halaber, sektorea mantentzea berebizikoa da ere ingurumenari begiratzen badiogu. Basoak behar bezala zaintzea dakar eta egurraren erabilpena sustatzen du, material natural berriztagarri, biodegradagarri eta berreskuragarri bakarra izanik.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa